Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, A eta C mailetako Administrazio Nukleorako lau deialdi argitaratu ditu gaur, eta 19 oposizio-plaza izango dira. Zehazki, 9 plaza eskaintzen dira ogasuneko teknikarien lanposturako, 2 plaza segurtasun-arloko goi mailako teknikarien lanposturako, 6 nekazaritzako jardueren ofizial lanposturako eta beste 2 ibilgailuen mantentze-lanak egiteko ofizial teknikoaren lanposturako.
Nafarroako Gobernuak A eta C mailetako Administrazio Nukleorako 19 plaza deitu ditu oposizio bidez