26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos


26_0330 La Ertzaintza y las Policías Locales de las Encartaciones realizarán controles conjuntos

Ertzaintzak eta Enkarterriko udaltzaingoek kontrol bateratuak egingo dituzte

Prentsa zerbitzua

2026-04-30

Balmasedako Ertzain-etxeko Burutzak eta Gueñesko, Balmasedako eta Zallako udaltzaingoen buruek egindako bilera batean Ertzaintzaren eta udaltzaingoen baterako kontrolak egitea erabaki dute.

Enkarterri Bizkaiko eskualde seguruenetako bat da. Bertako delitu-tasa Bizkaiko udalerrietako batez bestekoaren 7,67 puntu azpitik dago. Datu horiek Balmasedako Ertzain-etxeak Enkarterriko udaltzaingoekin batera egiten duen lan koordinatuaren emaitza dira.

Mugapeko udaltzaingoek astero ematen diote Balmasedako Ertzain-etxeari bertan egingo dituzten jardueren berri eta, modu horretan, koordinatuta planifikatzen dute egingo den kontrol-mota, bai eta horien kokapena eta iraupena ere. Kontrol horiek era askotakoak izan daitezke: alkoholemia, dokumentazioa edo etxebizitzetako eta industrialdeetako lapurreten prebentzioa, adibidez.

Alde horretatik, beste urrats bat eman nahi izan dute, eta kontrol bateratuak egiten hasiko dira, Balmasedako ertzain-etxeko burutzek eta Zalla, Gueñes eta Balmasedako udaltzaingoek duela gutxi egindako bilera batean adostu zuten bezala. Erabakiak herri horietako alkateen oniritzia du.