Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Lasarte-Orian edadeko beste emakume bati lapurreta egitea leporatuta. Emakumea modu adiskidetsuan hurbildu zitzaion eta besarkatu egin zuen, erloju bat kentzea lortu arte.
Lapurreta atzo, asteazkena, 13:00 aldera, gertatu zen Lasarte-Orian. Biktima, espainiar nazionalitateko 86 urteko emakumea, bertako herriguneko banku batean eserita zegoenean, beste emakume bat hurbildu zitzaion, eta besarkada bero bat emanez osasunari buruzko galderak egiten hasi zitzaion erlojua zeraman eskumuturretik helduta, eta, aukeraz baliatuz, erlojua kendu eta ihes egin zuen.
Biktima handik minutu batzuetara jabetu zen lapurretaz, eta inguruan zebilen Ertzaintzako herritarren segurtasunerako patruila bati eman zion gertatutakoaren berri.
Ertzainek lapurreta egin zuen emakumeari buruzko informazioa bildu zuten, eta handik laster aurkitu zuten Euskotrenen geltokiaren inguruan. Ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak dituen emakumea ebasketa-delitua leporatuta atxilotu zuten.
Atxilotua, 33 urteko emakume hegoamerikarra, polizia-egoitzara eraman zuten eta bertan egon zen beharrezko eginbideak amaitu arte, eta gero epailearen eskuetan jarri zuten.