Ertzaintzak Arabako hiriburuan adineko gizon bati lapurreta egin zion gizonetako bat atxilotu du. Biktimari bere etxeko atariko sarreran hurbildu zitzaizkion eta lurrera bota zuten erlojua kentzeko.
Atzo, asteazkena, arratsaldeko seiak aldera, Ertzaintzako baliabideak Gasteizko Adurtza auzora joan ziren pertsona bati lapurreta egin ziotelako. Iritsi zirenean, agenteak biktimarekin, mugitzeko taka-taka bat erabiltzen ari zen 90 urteko gizon espainiar batekin, harremanetan jarri ziren.
Gizonak agenteei esan zienez, bere etxeko atariko sarreran ezezagun bat atzetik hurbildu zitzaion, eta, elkarren aurka indarka aritu ondoren, lurrera bota zuen eta eskumuturrean zeraman erlojua kendu zion. Agenteek osasun-laguntza eskatu zuten gizona artatzeko.
Gertakarien lekukoetako batek ikusi zuen erasotzailea ataritik presaka irteten, eta zain zuen gazte batek, ihes egiten jarraitzeko, eman zion patinetea hartzen. Herritar horrek lapurrari lagundu zion pertsona atxiki zuen, eta ertzainek atxilotu egin zuten.
Gasteizko Ertzain-etxetik ikerketa hasi dute delituaren arduradun nagusia identifikatu eta atxilotzeko.
Atxilotua magrebtar jatorriko 25 urteko gizona da, eta gaur goizean jarri dute epailearen eskuetan.