26_0336 Detenido por intento de homicidio a su pareja en Donostia / San Sebastián
Gizon bat atxilotu dute Donostian bikotekidea hiltzen saiatzeagatik
Prentsa zerbitzua
2026-05-01
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur Gipuzkoako hiriburuan, bikotekidea itotzen saiatzeagatik.
Gertakariak gaur, ostirala, izan dira, 03:10ean, Donostiako etxebizitza batean. Telefono dei batek Ertzaintzari jakinarazi dio gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola.
Patruilak etxera iritsi zirenean, erasotzailea etxeko gela batean zegoen, biktimaren gainean, eta ito nahiean. Agenteek erasoa gelditzea eta konorterik gabe zegoen emakumea salbu jartzea lortu dute.
Gizonezkoa, 26 urtekoa eta jatorri latinoamerikarrekoa, atxilotu egin dute genero indarkeriaren eremuan hilketa saiakera egotzita, eta ertzain-etxera eraman dute beharrezko izapideak egiteko.
Biktima, 24 urtekoa eta jatorri latinoamerikarrekoa, osasun-zentro batera eraman behar izan dute artatzeko. Ondoren, alta medikoa eman diote.
