26_0341 Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona


26_0341 Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona

Muskizen atxilotu dute Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona

Prentsa Zerbitzua

2026-05-05

Atzo arratsaldean, Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu zuen Muskizen Abanto-Zierbenako etxebizitza batean lapurreta egiteagatik, joan den hilean hainbat bitxi lapurtu baitzituen bertan.  


Lapurreta joan den apirilean gertatu zen Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Sanfuentes auzoan. Lapurrak, etxekoak kanpoan zeudela aprobetxatuz, etxebizitzan sartu eta, besteak beste, hainbat bitxi lapurtu zituen.  

Gertatutakoaren berri Ertzaintzari eman ondoren, bertaratu ziren polizia-baliabideek etxebizitzaren egoera egiaztatu zuten eta lapurretan inplikatutako pertsonak identifikatzeko ikerketa hasi zuten.

Egindako ikerketei esker identifikatu ahal izan zuten ustezko lapurra, magrebtar jatorriko 47 urteko gizona, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten Muskizen.

Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu ondarearen aurkako delituengatik, eta zabalik dagoen ikerketa amaitutakoan jarriko dute epailearen eskuetan.