26_0343 Ertzaintzak 78 pertsona atxilotu ditu Euskadin behin baino gehiagotan delitu beragatik urteko lehen bi hilabeteetan

Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 78 pertsona zenbatu ditu urteko lehen bi hilabeteetan, hau da, 2026ko urtarrilean eta otsailean. Atxiloketa horietatik 34 errekisitoria judizialei dagozkie.

Delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako pertsonen artean gehien errepikatzen diren delituak ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak dira, 19 pertsona atxilotu dituzte delitu hori behin baino gehiagotan egiteagatik urteko lehen bi hilabeteetan. Delitu horien artean, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretak dira gehien errepikatzen direnak: 11 pertsona atxilotu dituzte arrazoi horregatik, eta, ondoren, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurretak daude, 8 atxiloturekin.

Lurraldeka, Ertzaintzaren datuen arabera, 50 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian delitu beragatik behin baino gehiagotan, Gipuzkoan 17 , eta Araban  11.

 

Erantsitako dokumentuan daude datu guztiak.