26_0344 Ertzaintzak 65 urtetik gorako pertsonen 11.976 biktimizazio erregistratu zituen 2025ean

Ertzaintzak, 2025ean, 65 urte edo gehiagoko pertsonengan 11.976 biktimizazio erregistratu zituen. Bizkaian, 65 urte edo gehiagoko pertsonen 6.312 biktimizazio erregistratu ziren, 3.676 Gipuzkoan eta 1.988 Araban. Biktimizazio mota hauen erdia baino gehiago 50.000 biztanletik gorako udalerrietan kontzentratzen dira.

  • Bilbo: 2.442 biktimizazio
  • Vitoria-Gasteiz: 1.557 biktimizazio
  • Donostia/ San Sebastián: 1.187 biktimizazio
  • Barakaldo: 508 biktimizazio
  • Irun: 479 biktimizazio
  • Getxo: 409 biktimizazio


Biktimizazio gehien ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituengatik izan dira: 10.505 biktimizazio guztira. Delitu ohikoenak ebasketak (3.335 biktimizazio) eta iruzurrak (3.641 biktimizazio) izan dira. Gainera, 2025ean, Ertzaintzak 236 biktimizazio zenbatu zituen lesioengatik, 221 biktimizazio familia-eremuko tratu txarrengatik eta 216 mehatxuengatik.


2026ko lehen hilabeteei dagokienez, urtarrilean eta otsailean, Ertzaintzak 65 urte edo gehiagoko pertsonen 1.920 biktimizazio erregistratu ditu. Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak dira ohikoenak 65 urtetik gorako pertsonen biktimizazioetan; guztira, 668 delitu daude, batez ere ebasketak (530 guztira) eta iruzurrak (627 urtarrilean eta otsailean).


Erantsitako dokumentuan datu guztiak zehazten dira.