26_0346 Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Galdakaon ustez arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Prentsa Zerbitzua
2026-05-06
Galdakaoko Zuazo auzoan gaur arratsaldean arma zuriz egindako ustezko eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Gaur arratsaldeko bostak eta hogei aldera, SOS Deiak-112 larrialdietarako telefonoan dei bat jaso dute gizon bati arma zuri batekin eraso egin diotela jakinarazteko. Lehen informazioen arabera zauri bat zuen sabelean. Biktima, jatorri magrebtarreko 34 urteko gizonezkoa , Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian. Gertakarian ustez biktimaren anaiari, 33 urtekoa eta jatorri berekoa, ere egin diote eraso. Aurpegian kolpe batekin Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
Ertzaintza gertakariaren tokira bertaratu da lehenengo ikerketak egiteko. Ibaizabaleko Ertzain-etxearen ikerketa zabalik dago.
