Ertzainek 56 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Arabako hiriburuan, leiho bat behartuta sartu eta bulego batean lapurretan harrapatu ondoren.
Gaur goizaldeko ordu biak baino lehentxeago, Ertzaintzari ohartarazi diote Gasteizko psikologia-kabinete bateko bulegoetako intrusio-alarma aktibatu dela. Hiriaren erdialdean zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako dotazio bat berehala bertaratu da, eta, iritsi denean, pertsona bat ikusi du lokaleko leiho batetik irteten. Agenteak ikusi dituenean, presaka alde egiten saiatu da, baina inguruan atzeman dute.
Agenteek susmagarria identifikatu dute, eta egiaztatu dute leihoak palankaz behartu izanaren zantzuak zituela, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute. Bere gauzen artean, gizonak dirua zeraman, ustez bulegoan lapurtutakoa, eta konfiskatu egin diote.
Jarraian, espainiar nazionalitateko 56 urteko gizona ertzain-etxera eraman dute beharrezko eginbideak betetzera, gero, horiek amaitutakoan, epailearen eskuetan jartzeko.