Segurtasun Sailak bere lantaldea berregituratuko du Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeei begira

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeei begira Segurtasun Sailean egingo den kargu publikoen barne-berregituraketaren berri eman dio Gobernu Kontseiluari. Gaur egungo Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Miren Goitiak kargua utziko du, eta Segurtasuneko sailburuaren aholkulari bihurtuko da, egungo maila berarekin. Horrela, Segurtasun Sailak hurrengo hauteskunde autonomikoetarako prestatzen ari den operatiboa indartuko… Seguir leyendo Segurtasun Sailak bere lantaldea berregituratuko du Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeei begira

Lehendakariak Madrilgo Euskal Etxea bisitatu du

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Marian Elorzak gidatutako Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko taldeak Madrilgo Euskal Etxea bisitatu dute eta bertako Zuzendaritza Batzordearekin batzartu dira; ondoren, Euskal Etxeko bazkide diren pertsonekin elkartu dira.

Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien bilera garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin

Testuingurua: Bilera hau Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro ohiak joan den azaroaren 2an egindako bileratik dator. Bertan, hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, Europako SEM funtsen baliabideekin lotutakoak, tunelen foru-sarean segurtasuneko eta euskal errepideetan digitalizazioko jarduketak gauzatzeko. 2024ko urtarrilaren 15eko bileran jorratutako gaiak: Gaur, Eusko… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien bilera garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin

Jaurlaritzak sektore teknologikoko bostehun bat eragile bilduko ditu administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruzko jardunaldian

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendik irekiko du ‘Adimen Artifiziala Administrazio Publikoan’ jardunaldia, asteazken honetan TEKgunea foroa ingurune teknologikoko eragileen, profil teknikoen eta arduradun instituzionalen topagune gisa finkatu da TEKgunea foroak antolatuta ‘Adimen Artifiziala Administrazio Publikoan’ izeneko jardunaldia egingo da Bilbon hurrengo asteazkenean (urtarrilak 17). Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, Informazio eta… Seguir leyendo Jaurlaritzak sektore teknologikoko bostehun bat eragile bilduko ditu administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruzko jardunaldian

“ITSASERTZA” Larrialdi Planaren Aholku Kontseiluak erakunde arteko koordinazio-lanekin jarraitzen du, euskal itsasertzean pellet plastikoen balizko agerpenari aurre egiteko

Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak AZTI itsas zentro teknologikoak emandako azken datuak eman ditu ezagutzera, orain arte egindako azken simulazioetan oinarrituta, Aholku Batzordean. Bileraren ondoren, prentsaurre batena Erkorekak datu horiek aztertu ditu Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordearekin eta Rogelio Pozo AZTIko zuzendariarekin batera. Kontseiluak, Josu Erkoreka lehendakariorde eta segurtasun-aholkularia buru… Seguir leyendo “ITSASERTZA” Larrialdi Planaren Aholku Kontseiluak erakunde arteko koordinazio-lanekin jarraitzen du, euskal itsasertzean pellet plastikoen balizko agerpenari aurre egiteko

Nerea Melgosa, «Euskal gizartea terrorismoaren aurrean» erakusketan Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan

Antso Jakiduna Fundazioaren funtsetako hainbat materialen erakusketa. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua «Euskal gizartea terrorismoaren aurrean» erakusketaren aurkezpenean izan da, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan, Sancho el Sabio Fundazioaren funtsetako hainbat materialen erakusketarekin. EHUko Historia Garaikideko katedradun Antonio Riverak eta EHUko Historia Garaikideko doktore eta Valentín de Foronda Gizarte Historiako Institutuko… Seguir leyendo Nerea Melgosa, «Euskal gizartea terrorismoaren aurrean» erakusketan Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroan

28M € teknologia-oinarria duten edota berritzaileak diren ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko

Enpresa txiki eta ertainei (ETEei) zuzenduta dago, eta erauzketako, produkzioko, eraldaketako eta haiei lotutako prozesu-produktuetako ETEak izango dira, oinarri teknologikoa dutenak eta/edo berritzaileak direnak Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 21an amaituko da Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Gauzatu Industria programarako 28 milioi euroko laguntzak arautzen eta deitzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduari. Helburua… Seguir leyendo 28M € teknologia-oinarria duten edota berritzaileak diren ETEak sortzea eta garatzea sustatzeko

Osasun Sailak adingabeen OTI Digitala deskargatzea aktibatu du

Osasun Sailak duela urtebete osasun-txartel indibiduala formatu digitalean (OTI digitala) jarri zuen martxan; herritarrei zuzendutako zerbitzua, teknologia berrien modernizaziora eta horietara egokitzeko bidean aurrera egiteko. Orain, OTI digitalaren prestazioak zabaltzen dira, eta aukera ematen zaie Euskadiko gurasoei eta legezko tutoreei beren telefono mugikorretan beren kargura dituzten 16 urtetik beherakoen osasun-txartel digitalak izateko, haien osasun-karpetara sartzeko… Seguir leyendo Osasun Sailak adingabeen OTI Digitala deskargatzea aktibatu du

Azken hiru urteetan, 90.000 gaztek baino gehiagok jaso dute Lanbideren laguntza lana aurkitzeko

Azken hiru urteetan, 109.376 gazte artatu ditu Lanbideren orientazio-zerbitzuak. Eta, 2024aren amaieran, 89.939 gaztek enplegu-programetan parte hartuko dute, zerbitzu publikoak Eusko Legebiltzarrari bidalitako Gazte Enplegurako Planaren jarraipen-txostenaren arabera. Horrekin batera, Lanbidek toki-erakundeen bidez gazteak kontratatzeko ematen dituen laguntzen eraginkortasun-maila ebaluatu da. Horren arabera, onuradunak (programan duten esperientzian oinarrituta) kalitate hobeko enpleguak aurkitzeko gai dira (kontratuak… Seguir leyendo Azken hiru urteetan, 90.000 gaztek baino gehiagok jaso dute Lanbideren laguntza lana aurkitzeko

Javier Hurtado sailburua eta Pablo Bustinduy ministroa kontsumoaren arloko gai komunak aztertzeko bildu dira

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua Javier Hurtado Eskubide Sozial, Kontsumo eta Agenda 2030eko ministro Pablo Bustinduyrekin bildu da Madrilen. Topaketa honek bi erakundeen arteko lankidetza-konpromisoa sendotzen du kontsumitzaileen eskubideen defentsan. Espainiaren lehendakaritzaren Europako seihilekoan, kontsumoaren arloan autonomia-erkidegoak koordinatzen Euskadik egindako lana aztertu da bileran. Aldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoak kontsumoaren arloko autonomia-erkidegoen ordezkaritza… Seguir leyendo Javier Hurtado sailburua eta Pablo Bustinduy ministroa kontsumoaren arloko gai komunak aztertzeko bildu dira