Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du 1,1 milioi euroko dirulaguntzen foru dekretu bat, kohesio soziala indartzeko eta nahitaezko bakardadea prebenitzeko laguntzak finantzatzeko. Dekretu hau, Enplegu, Gizarte Kohesioa eta Berdintasunaren Foru Sailak sustatuta, Bizkaisare 2030 estrategian kokatzen da, Bizkaian komunitate sareak sortzea eta gizarte ehuna indartzea helburu duena, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen integrazioa… Seguir leyendo Bizkaiko Diputazioak 1,1 milioi euro bideratuko ditu kohesio soziala indartzeko eta nahitaezko bakardadea saihesteko proiektuetan
Autor: albisteak
Bizkaiko Foru Aldundiak 800.000 euro bideratuko ditu 2025ean industrialdeak hobetu eta modernizatzera
Bizkaiko Foru Aldundiak dirulaguntza-programa baterako deialdia onartu du lurraldeko industrialdeak modernizatu, egokitu eta hobetzeko, eta 2025erako 800.000 euro jarri ditu. Ekimen horren esparrua Ekonomia Sustatzeko Sailaren estrategia da, Bizkaian garapen orekatuago eta kohesionatuago bat lortzeko estrategia, alegia, enpresa-ingurune lehiakorragoak, jasangarriagoak eta erakargarriagoak sustatuta. Programa horrek bi jardun-ildo dauzka: alde batetik, industrialde berean dauden enpresen arteko… Seguir leyendo Bizkaiko Foru Aldundiak 800.000 euro bideratuko ditu 2025ean industrialdeak hobetu eta modernizatzera
Azken 30 urteetan izandako eraginik txikiena erregistratu du Bizkaiak 2024an baso-suteei dagokienez
Bizkaiko Foru Aldundiak azken hiru hamarkadetan erregistratutako baso-suteen kopuru txikienarekin amaitu du 2024. urtea, eta, hala, finkatu egin da ezbehar horien intzidentzia-indizearen beheranzko joera. Aurreko ekitaldian, 6 baso-sute izan ziren guztira, eta 6,55 hektarea zuhaizti eta zuhaitzik gabeko 5,35 hektarea ukitu zituzten. Datu hori 2023an erregistratutakoa baino txikiagoa da, 33 hektarea erre baitziren eta 16… Seguir leyendo Azken 30 urteetan izandako eraginik txikiena erregistratu du Bizkaiak 2024an baso-suteei dagokienez
EIBMk erabaki du Foru Ogasunek nazioartean duten ikusgaitasuna handitzea eta Euskal Erakundeen finantza gaitasuna indartzea
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa Madrilen bildu da, eta lau erabaki hartu ditu aho batez. Horrekin, Batzorde Mistoak 2024ko abenduaren 23an egindako bileran hartutako konpromisoak bete dira, zehazki Foru Ogasunek nazioartean duten ikusgaitasuna eta presentzia handitzeari buruzkoa eta Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistema finantzatzeari buruzkoa. Bestalde, akordioak lortu dira nazioarteko egungo egoera ekonomikoan Euskadiren… Seguir leyendo EIBMk erabaki du Foru Ogasunek nazioartean duten ikusgaitasuna handitzea eta Euskal Erakundeen finantza gaitasuna indartzea
Bizkaiak dagoeneko badu diziplina anitzeko Euskadiko lehenengo Bike Park pista
Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo du Euskadiko diziplina anitzeko lehenengo Bike Parkaren lehenengo fasea, Arrigorriagako Montefuerte parkean. Espazio berri honen helburua da txirrindulari kualifikatuei leku berri bat eskaintzea, diziplina honetako hainbat modalitate (Cross Country, Down Hill, Ciclocross, BTT edo Dirt) modu seguru eta kontrolatuan praktikatzeko egokitua. Gaur goizean pistara egindako bisitan, Arantza Atutxa Natura Ingurune eta… Seguir leyendo Bizkaiak dagoeneko badu diziplina anitzeko Euskadiko lehenengo Bike Park pista
Artxandako tuneletako Ugasko-Salbe tartea apirilaren 17an irekiko da
Interbiak erakundeak Artxandako tuneletako Ugasko eta Salbe arteko zatia berritzeko eta egokitzeko lanak amaitu ditu. Azpiegitura apirilaren 17an (osteguna) irekiko da, eta Aste Santuaren hasieran erabat operatibo egongo da. Artxandako tuneletako lanen lehenengo faseak lau hilabete iraun du, eta azpiegituraren narriadura konpontzea izan da helburua; horretarako, ur-iragazketak kendu dira, ildaskak egin, sendotu eta iragazgaizteko lanak… Seguir leyendo Artxandako tuneletako Ugasko-Salbe tartea apirilaren 17an irekiko da
BizkaiBizi-ren bi geltoki berri inauguratu dira Barakaldon
Barakaldok beste urrats bat egin du mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan, BizkaiBizi bizikleta partekatuen sistema publikoaren bi geltoki berri inauguratu baitira. Gaur goizean egindako ekitaldian, bertan izan dira Sonia Pérez Ezquerra Garraio, Mugikortasun eta Turismo foru diputatuak eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak. Bi ordezkariek zerbitzu honek udalerriaren eraldaketa urbanoan eta Bizkaia garbiago, konektatuago eta irisgarriago… Seguir leyendo BizkaiBizi-ren bi geltoki berri inauguratu dira Barakaldon
2026ko lan egutegia onartu du Gobernu Kontseiluak
2026ko Euskadiko lan egutegia onartu du Gobernu Kontseiluak. 2025eko jaiegun berak izango dira datorren urtean; hori bai, bi jaiegun gehiago izango dira, azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandeak baitira. Egun horiek martxoaren 19ko eta uztailaren 25eko jai tradizionalekin ordezkatuko dira eta, beraz, 2026an jaiegunak izango dira. Euskadin, 2026an, lan egutegiak hamabi jaiegun izango ditu: Urtarrilaren… Seguir leyendo 2026ko lan egutegia onartu du Gobernu Kontseiluak
Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko
Gobernu Kontseiluak aurrekontuak aldatzeko lege-proiektu bat onartu du, Euskadiren eraldaketa ekonomikoari lotutako inbertsioak finantzatzera bideratutako zorpetze gehigarri bat ahalbidetzeko. Zorpetze gehigarri hori 1.000 M €-ko saldoan gauzatu ahal izango da 2025eko eta 2026ko ekitaldietan, Finantzen Euskal Institutuaren (FEIren) bidez finantza-inbertsioak egiteko, joan den martxoaren 3an Imanol Pradales lehendakariak Euskal Finantza Aliantza abian jartzeko iragarritako konpromisoaren… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak lege-proiektu bat onartu du Euskal Finantza Aliantzaren esparruan FEIri 1.000 M €-ko zuzkidura gehigarria ekartzeko
Lanbidek 8,5 milioi onartu ditu inklusio eta gizarte eta lan berrikuntzako proiektu bereziak garatzeko laguntzetan
Deialdiaren helburua da enplegua lortzeko edo mantentzeko zailtasunak dituzten langile landunen eta langabeen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzea Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 8,5 milioi euroko laguntza berriak onartu ditu gizarteratzeko eta berrikuntza soziolaboraleko proiektu bereziak garatzeko. Aurreko edizioetan bezala, aurtengo deialdiaren helburua da lanean edo langabezian dauden baina enplegua lortzeko edo mantentzeko… Seguir leyendo Lanbidek 8,5 milioi onartu ditu inklusio eta gizarte eta lan berrikuntzako proiektu bereziak garatzeko laguntzetan