SD Eibar eta Alena Pěčkovák akordioa lortu dute jokalari txekiarraren kontratua eteteko

Alena Pěčkovák eta SD Eibarrek bideak banandu dituzte elkarrekin adostuta. Txekiar Errepublikako jokalariak, 2024ko udako merkatuan Eibarrera iritsi zenak, kontratua eteteko akordioa lotu du klubarekin. Pěčkovák 18 partida jokatu ditu armaginen elastikoarekin, denak 24-25 denboraldian, guztira 883 jokatutako minuturekin. SD Eibarrek etorkizunean zorterik onena opa dio eta eskerrak ematen dizkio denbora honetan erakutsitako profesionaltasunagatik.

Carla Andrések ehun partida bete berri ditu armagin gisa

Carla Andrések ehun partida bete berri ditu armagin gisa, laugarren denboraldi honetan kapitainaren besokoa ere eramanez, eta taldearen nortasun ikurra islatzen duten jokalarietako bat bihurtuta: lana, grina eta apaltasuna islatuz. Aranda de Dueroko jokalaria SD Eibarrera iritsi zen 22-23 denboraldian, maiatzean Liga Fra igoera lortu zuen denborladi hartan, eta hori hiru denboraldi eta erdi hauetako… Seguir leyendo Carla Andrések ehun partida bete berri ditu armagin gisa

Aldundiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Foru Plana. 2025-2029 aurkeztu du Batzar Nagusietan

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, astelehen honetan Bizkaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Foru Plana. 2025-2029 aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak abenduaren 29an onartu zuena. Bere esku-hartzean Laespadak azpimarratu du VII. Plana Aldundiak berdintasun-politikak sustatzeko eta emakumeei eragiten dieten desberdintasunen aurrean erakundeetan garatzen den erantzuna… Seguir leyendo Aldundiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Foru Plana. 2025-2029 aurkeztu du Batzar Nagusietan

Ermuko Saihesbideari bultzada ematen zaio Gobernu Kontseiluan aurkeztuko den behin-behineko proiekturen aurkezpenarekin

Carlos Alzagak, Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, Ermuko Saihesbidearen I-Urtia fasearen xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Bide-azpiegitura berri  honek hiriguneko zirkulazio-baldintzak hobetuko ditu eta udalerriko industrialdeekiko lotura indartuko du. Carlos Alzagak azaldu duen bezala dokumentua Aldundiaren hurrengo Gobernu Kontseiluan aurkeztuko da, hilaren 29an, ostegunean, onar dadin, Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpena (IIA) lortu baitu.… Seguir leyendo Ermuko Saihesbideari bultzada ematen zaio Gobernu Kontseiluan aurkeztuko den behin-behineko proiekturen aurkezpenarekin

Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa urriaren 17an Lemoan antolatuko da aurten

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren sorkuntza eta antolakuntzarekin eta tokian tokiko udalaren babes nagusiarekin jaio zen iaz Bizkaiko Erromeria Eguna. Lehenengo edizioa Durangon antolatu zen 2025ean, eta egitarau zabaleko egunak ekarritako balorazio bikainaren ostean antolatuko da aurten jai handiaren bigarren edizioa. «Bizkaiko Erromeria Eguna geratzeko jaio da, eta urtero gure lurraldeko eskualde ezbardin… Seguir leyendo Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa urriaren 17an Lemoan antolatuko da aurten

Bizkaiko Zabor Berziklategiaren (BZB) planta inauguratuta, Bizkaia indartzen da birziklapenaren estatuko erreferente gisa

Bizkaiko Zabor Berziklategiak (BZB) ontzi arinak sailkatzeko planta berritua inauguratu du gaur modernizazio-proiektu anbiziotsu baten ostean, Bizkaiko birziklapenaren gaitasuna eta efizientzia indartzeko. Jarduketak, 17 milioi euroko inbertsioarekin, ontzien kudeaketaren estatuko abangoardian jartzen du lurraldea. Inaugurazioan presente izan dira Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta proiektu hau sustatzen duten erakundeetako ordezkariak: Ecoembes, Rosa Trigoren eskutik, eta… Seguir leyendo Bizkaiko Zabor Berziklategiaren (BZB) planta inauguratuta, Bizkaia indartzen da birziklapenaren estatuko erreferente gisa

Aldundiak eta Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibaiko entzute-prozesuari buruzko amaierako txostena baloratu dute

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak Busturialdea-Urdaibain egindako entzute aktiboko prozesuari buruzko amaierako txostenaren ondorioak baloratu dituzte gaur arratsaldean, Gernikako elkartegian. Bi erakundeek bultzatu dute prozesu hori, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) zentroaren gidaritzapean, jakiteko ea zer iritzi duten… Seguir leyendo Aldundiak eta Jaurlaritzak Busturialdea-Urdaibaiko entzute-prozesuari buruzko amaierako txostena baloratu dute

Gobernuak 2,5 milioiko gastua baimendu du itunpeko hezkuntzako langileen %1,5eko soldata-igoera ordaintzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, itunpeko hezkuntza pribatuko langileentzat, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, %1,5eko soldata-igoera baimendu du, sektore horretako profesionalentzako soldata-analogiari jarraiki, irakaskuntza publikoko langileen ordainsarien antzera, Akordioan jasotako moduan, itunpeko irakaskuntzaren sektoreari dagokionean. Akordioa Nafarroako Irakaskuntza Pribatuko Enpresen (Funts Publikoekin osorik edo partzialki mantenduak) VII. Hitzarmen Kolektiboaren eta 2024ko irailaren 9an sinatutako Nafarroako Ikastolen Hitzarmen… Seguir leyendo Gobernuak 2,5 milioiko gastua baimendu du itunpeko hezkuntzako langileen %1,5eko soldata-igoera ordaintzeko

Onetsi da Iruñerrian abiadura handiko trena bultzatzeko partzuergoaren estatutuen hasierako aldaketa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Goi Abiadurako Partzuergoaren estatutuen aldaketari hasierako onespena ematea erabaki du. Partzuergo hori Foru Gobernuak eta Iruñeko, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalek osatzen dute. Aldaketa horren helburua da 2007an sortutako egitura hori azken urteotan garatu den estatuko eta foru-arloko oinarrizko legeriara egokitzea, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, administrazio-bikoiztasunak ezabatzeko eta, batez… Seguir leyendo Onetsi da Iruñerrian abiadura handiko trena bultzatzeko partzuergoaren estatutuen hasierako aldaketa

Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du

26_0061 Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du Servicio de prensa 2026-01-28 Gaur, asteazkena, arratsaldean, emakume bat bilatzeko dispositibo bat jarri da abian, ingurukoek desagertu egin dela salatu ondoren. Emandako informazioaren arabera, Ulia mendi inguruan egon zitekeen. Gaur arratsaldeko ordu biak eta hogei aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura… Seguir leyendo Ertzaintzak Donostian desagertutako emakume bat erreskatatu du