Benta Berrik eta Intxaurrondok kirol materiala mailegatzeko estazioak estreinatu dituzte

Proiektu pilotu bat da, app baten bidez kirol-ekipamendura modu partekatuan sartzeko aukera ematen du, jarduera fisikoa egiten den gunean bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Donostiako Udaleko Kirol eta Osasun eta Ingurumen Departamentuarekin lankidetzan, Trainout jarri du abian, espazio publikoetan kirol-materiala mailegatzeko esperientzia pilotu bat, hasiera batean Intxaurrondoko Kiroldegian, Kultur Etxearen ondoan, eta Bentaberri Kiroldegian… Seguir leyendo Benta Berrik eta Intxaurrondok kirol materiala mailegatzeko estazioak estreinatu dituzte

60 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute Euskadiko Udal Babes Zibileko V. Topaketan

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak antolatu duen jardunaldian krisialdiko jokabidea eta larrialdien arloko kalteberatasun handiko egoeren aurrean nola jokatu aztertu dute. Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko Udal Babes Zibileko Boluntarioen V. Topaketa” egin du Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko zentroan. Jardunaldi tekniko horretan hainbat udalerritako 60 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute. “Krisialdiko jokabidea, bere… Seguir leyendo 60 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute Euskadiko Udal Babes Zibileko V. Topaketan

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak Bustaldearen birgaitze integrala bultzatzen dute, Europan 18-ren proposamen irabazlea lan-oinarri gisa hartuta

Denis Itxaso sailburuak eta Maider Etxebarria alkateak esparru horretako bost bizitegi-blokeak bisitatu dituzte «Care Blanket» proiektuaren gakoak aurkezteko. Proiektu horrek birgaitze integral industrializagarria, efizientea eta egoiliarrak bertan egotearekin bateragarria proposatzen du. Ekitaldia jardueraren aurrerapenak bateratzeko, proiektuaren talde irabazlea aurkezteko eta hurrengo urratsak adosteko asmoz administrazioen eta bizilagunen arteko lehen bilera baten ondoren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko Udalak Bustaldearen birgaitze integrala bultzatzen dute, Europan 18-ren proposamen irabazlea lan-oinarri gisa hartuta

Segurtasun Sailak Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago gaitzesten ditu

Segurtasun Sailak Amurrion Ertzaintzaren eta ertzain jakin baten aurka agertutako pintadak gaitzesten ditu. Beste behin ere, bizikidetzaren etsaiek beren totalitarismoa inposatu nahi dute, herritarrak Euskadi seguru eta demokratiko batean bizi daitezen lan egiten duten Ertzaintzako agenteak seinalatuz Segurtasun Sailak bere babesa eta elkartasuna helarazi nahi dio aipatutako agenteari, baita egunero elkarbizitzaren balioak nagusi izango dituen… Seguir leyendo Segurtasun Sailak Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago gaitzesten ditu

Bilbok Gure Ardoak ospatuko du, euskal edarien eta likoreen bikaintasunarekin

80 upategi eta euskal ekoizle inguruk parte hartuko dute showroom profesionalean, dastatzeekin eta topaketekin Euskalduna Jauregian. “Gure Ardoak gure edarien bikaintasuna eta tradizioa, kalitatea eta berrikuntza uztartzen dituen sektore baten potentziala erakutsiko ditu berriro”, azpimarratu du Amaia Barredok. Bilboko Euskalduna Jauregiak astelehen honetan ospatuko du Gure Ardoak 2026 edizioa. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen,… Seguir leyendo Bilbok Gure Ardoak ospatuko du, euskal edarien eta likoreen bikaintasunarekin

Euskadik kulturarekin, akordio estrategikoekin eta publikoarentzako irekierarekin itxi ditu FITUR 2026 jardunaldi profesionalak

FITUR 2026ren azken jardunaldi profesionalak aurkezpen kulturalak, akordio estrategikoak eta agenda sektorialaren itxiera uztartu ditu Euskadiko standean. Euskadiko standak azkena eman die FITUR 2026ren jardunaldi profesionalei eta publikoari irekitako asteburu bati eman dio bide. FITUR 2026ren azken jardunaldi profesionalak sektorearen topaketen eta aurkezpenen agenda ixteko balio izan du Euskadiko standean, kultura, itsas ondarea, turismo kulturala… Seguir leyendo Euskadik kulturarekin, akordio estrategikoekin eta publikoarentzako irekierarekin itxi ditu FITUR 2026 jardunaldi profesionalak

Bi atxilotu Barakaldon, telefono mugikorra emateari uko egin zien gizon bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 21 urteko bi gazte atxilotu zituzten bart Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten erasotzaileek hainbat kolpe eman zizkiotelako. Ertzaintzak atzo, larunbata, 23:18an jaso zuen erasoaren berri, eta herritarrak babesteko agenteak berehala joan ziren lekura, Barakaldoko Aragoi kalera. Polizia-patruilek hainbat pertsona aurkitu zituzten, gizon bat noraezean eta lurrean… Seguir leyendo Bi atxilotu Barakaldon, telefono mugikorra emateari uko egin zien gizon bati eraso egiteagatik

Bi gizon atxilotu dituzte Basaurin emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, soinean zeraman poltsa lapurtzeko emakume bat jo eta lurrera botatzeagatik. Ertzainek bi susmagarriak aurkitu eta atxilotu dituzte gertakaria izan eta gutxira. Lapurreta gaur, igandea, goizaldeko hirurak hogei gutxitan gertatu da, Basaurin. Jatorri latinoamerikarreko emakume bat Soloarte auzoan zebilen bi gizon hurbildu zaizkionean.… Seguir leyendo Bi gizon atxilotu dituzte Basaurin emakume bati poltsa lapurtzeagatik

Bi atxilotu Gasteizen, Olaberrian lapurreta egin eta auto batean ihes egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat eta emakume bat atxilotu zituzten atzo Gasteizen, indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Inplikatuek istripua izan zuten Uribarri-Dibiñako bide lokal batean, eta autotik alde egin zuten patruilak atzetik zituztela ikustean. Dirua eta telefono mugikorrak lapurtu zituzten Olaberriako enpresa gipuzkoar batean. Atzo, larunbata, goizaldeko 03:30ean, Arabako Trafiko Unitateko ertzainek ibilgailu bat ikusi zuten N-240… Seguir leyendo Bi atxilotu Gasteizen, Olaberrian lapurreta egin eta auto batean ihes egiteagatik

Atxilotu bat eta ikertutako bat Barakaldon izandako borroka baten ondorioz

Ertzaintzak gizon bat atxilotu eta beste bat ikertu du Barakaldoko bide publikoan, ezagutzen ez diren arrazoiengatik elkarri eraso egin ostean. Biek osasun-laguntza behar izan dute, eta horietako bat ospitaleratuta geratu da. Gaur goizeko zortziak hogei gutxi aldera, ertzainak Fray Juan de Bilbao kalera joan dira, abisua jaso baitute, aurpegia odoletan zuen pertsona bat zegoela esanez.… Seguir leyendo Atxilotu bat eta ikertutako bat Barakaldon izandako borroka baten ondorioz