Bizkaiko Foru Aldundiak BiziPuntuen sarea handitu du bederatzi geltoki berri gehituta, eta guztira 110era iritsi da lurralde osoan

Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletaren erabilera sustatzeko azpiegitura-sarea sendotu du bederatzi BiziPuntu berri jarriz; horri esker, 110 dira gaur egun lurraldean martxan dauden geltokiak. Jarduketa honek aurrerapauso garrantzitsua dakar mugikortasun jasangarria bultzatzeko, bizikletaren eguneroko erabilera errazteko eta Bizkaiko hiri-espazioaren kalitatea hobetzeko estrategia foralean. Geltoki berriak dagoeneko kokatzen ari dira bizikleten sarrerako eta igarobideko puntu estrategikoetan: bi… Seguir leyendo Bizkaiko Foru Aldundiak BiziPuntuen sarea handitu du bederatzi geltoki berri gehituta, eta guztira 110era iritsi da lurralde osoan

Guggenheim Bilbao Museoak 2026ko udaberrirako Art & Music programa aurkeztu du

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music zikloaren edizio berria aurkeztu du 2026ko udaberrirako. Art & Music formatu bereziko proposamena da, zuzeneko musika, arkitektura eta arte garaikidea uztartzen dituena Museoko Atrioaren bueltan, eta, bere helburuari leial, diziplinen eta emozioen arteko zubi-lana egiteko du paregabeko esperientzien bidez. Beste behin ere, zikloak Kutxabank izango du babesle.

Bizkaiko udalek foru laguntzak jaso ahal izango dituzte errepide sarerako sarbideak hobetzeko

Lurraldeko udalak, 2026an, Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzen lerro berri batez baliatu ahal izango dira, udal-titulartasuneko sarbideak errepideen foru-sarera hobetzeko. Helburua da bidegurutzeetan segurtasuna indartzea, eta, horretarako, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 200.000 euroko hasierako zuzkidura jarriko du udalen esku. Zenbateko horri esker, lehen fasean, foru-sarerako sarbideetan bide-segurtasuna hobetzeko proiektuen idazketa finantzatu ahal izango da, eta… Seguir leyendo Bizkaiko udalek foru laguntzak jaso ahal izango dituzte errepide sarerako sarbideak hobetzeko

Elurra kentzeko 52 ekipo mobilizatuko ditu Gobernuak astearte honetan, hilak 6, Nafarroan elurra edozein kotan espero baita

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, elurra kentzeko 52 ekipo arteko dispositiboa aktibatu du, Foru Komunitatean astearte honetan, hilak 6, edozein kotan elurra egingo duela adierazten duen iragarpena dela eta. Gainera, errepidean arreta berezia jartzea gomendatzen da, tenperatura baxuak direla-eta izotz-plakak egon daitezkeelako.

Errege Magoek bisita egin diete Ospitalean ospitaleratuta daudenei

Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek emozio-uneak partekatu dituzte pazienteekin eta familiekin unitateak bisitatu ahala. Hala, opari txikiak eman eta urte berrirako desiorik onenak opa dizkiete. Ospitaleko langileek keinua eskertu dute, oso hitzordu berezia izan baita  paziente eta profesionalentzat, bereziki esanguratsuak diren egun hauetan.

Osasun Departamentuak gomendatzen du kontu handiz ibiltzea tenperatura baxuek irauten dutenean

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) gogorarazi du kontu handiz ibili behar dela, tenperatura baxuengatik osasun-alertari eutsi behar baitzaio. Izan ere, gaur, urtarrilak 5, arrisku ertaina izango da Pirinioetan, gutxienez -6,1 ºC-koa, eta arrisku txikia Erdialdean eta Kantauri isurialdean, bihar, urtarrilak 6, mantenduko dena, bai Pirinioetan, bai Erdialdean.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea eta labanaz mehatxu egitea egotzita. Egilea, atariko eskaileran ezkutatu da emakumea iritsi arte eta indarra erabiliz etxean sartu du. Gaur, asteartea, goizeko bederatziak pasata, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, emakume bat etxetik atera baita laguntza eske. Antza denez, etxera itzultzen ari zela, atarian ezkutatuta… Seguir leyendo Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekide ohiari sexu-erasoa egiteagatik

Bi lagun atxilotu dituzte Bermeon, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik

Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingo laguntzarekin, bi gizon atxilotu zituzten atzo herri horretan, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik. Biktimetako bat ospitalera eraman behar izan zuten omoplatoan ebaki bat zuela. Gertakaria Urtezahar gaueko goizaldean izan zen, Bermeoko ostalaritza-establezimendu baten barruan. Bertan, eztabaida bat izan zen bi pertsona-talderen artean. Taldeko kide gehienen portaera zela eta, establezimendutik kanporatu… Seguir leyendo Bi lagun atxilotu dituzte Bermeon, arma zuriz egindako lesio eta mehatxuengatik

Zarauzko Modelo Aretoko programazioa kalean da

Kalean da 2026ko lehen sei hilabetekoari dagokion Modelo Aretoko programazioa. Ohi bezala, antzerkia, musika, dantza eta emanaldi familiarrak izango dira ikusgai. Sanz Enea liburutegian, bestalde, solasaldiak, tailerrak eta emanaldiak aurreikusten dira. Sarrerak salgai urtarrilaren 2tik aurrera Modelo Aretoko emanaldiei dagozkien sarrerak, ohi bezala, leihatilan bertan edo online erosteko aukera izango da, baina zenbait aldaketa aurreikusi… Seguir leyendo Zarauzko Modelo Aretoko programazioa kalean da

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren XVIII. edizioa deitu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren XVIII. edizioa deitu du. Lehiaketaren helburua data honen inguruan antolatuko den udal programazioa irudikatuko duen kartela aukeratzea da. Gloria Vázquez Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, “lehiaketa honek herritarrak berdintasunaren inguruko hausnarketan eta sentsibilizazioan inplikatzeko aukera ematen du, artea eta… Seguir leyendo Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2026. urteko Kartel Lehiaketaren XVIII. edizioa deitu du Zarauzko Udalak