100 profesional baino gehiago izan dira fenomeno berriei, hala nola indarkeria bikarioari edo animalien aurkako tratu txarrei, erantzuteko begirada, lege-esparru eta polizia-erantzun berriak aztertzeko topaketan. Jon Goikolea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria buru dela inauguratu da gaur goizean “Biktimizazio-modu berriak genero-indarkeriaren testuinguruan: prebentzioa, kontrola eta biktimentzako arreta” Parez Pare jardunaldia, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal… Seguir leyendo Arkauteko Akademiak genero-indarkeria mota berriak aztertu ditu Parez Pare jardunaldietan
Categoría: albisteak-berriak
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak Euskadi Literatura Sariak eman ditu San Telmo Museoan ospatutako ekitaldian
Unai Elorriaga, Garazi Albizua, Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri, Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira aurten sarituak Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru zela egin da gaur, Donostiako San Telmo Museoan, 2025eko Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia. Hauek dira 2025ko Euskadi Literatura Sariarekin saritutako pertsonak:… Seguir leyendo Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak Euskadi Literatura Sariak eman ditu San Telmo Museoan ospatutako ekitaldian
Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik
Gaur goizean, 31 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan, Bizkaian, kalean aparkatuta zeuden hamar bat ibilgailutan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotu dituzten unean susmagarriek biktimei lapurtutako objektu ugari zeramatzaten. Gaur, asteazkena, goizeko seiak baino lehentxeago, Ertzaintzak, herritarren laguntzari esker, pertsona batek egindako deiaren bidez jakin du bi pertsona zokomiran zebiltzala Urduña/Orduñako Nafarroa… Seguir leyendo Bi gizon atxilotu dituzte Urduña/Orduñan hamar bat ibilgailutan kalteak eta lapurreta egiteagatik
Ertzaintzak 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusia omendu du
Ertzaintzak beste ekitaldi bat egin du gaur eguerdian Erandioko egoitza nagusian, Ertzaintzako sarjentu nagusia izan zen eta ETA talde terroristak orain dela 32 urte hil zuen Joseba Goikoetxea Asla omentzeko. Omenaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua eta Herritarren Babeserako Atalaren eta Inteligentzia Bulego Nagusiaren buruak izan dira, beste hainbat agintarirekin, lankide ertzainekin… Seguir leyendo Ertzaintzak 1993an ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea Asla sarjentu nagusia omendu du
Bilbon atxilotu dute beste pertsona bati labankada bat eman ondoren
Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Bizkaiko hiriburuan, lesio larrien delitua leporatuta. Eztabaida baten ondoren, atxilotuak labana batekin eraso egin zion biktimari eta zauriak eragin zizkion sabelaldean, eta osasun-zentro batera eraman behar izan zuten. Erasoa atzo, asteartea, arratsaldeko lauak aldera gertatu zen Bilboko erdialdeko kale bateko joko-areto baten kanpoaldean. Antza denez, biktimak eta… Seguir leyendo Bilbon atxilotu dute beste pertsona bati labankada bat eman ondoren
Nafarroak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako eragileentzako laguntza berrietara, eta %12 handituko du berrikuntzako inbertsioa 2026an
Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2026an Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileei zuzendutako laguntza berrietara, komunitateak duen berrikuntza-ekosistema sendoa indartzeko; eta % 12,5 handituko du berrikuntzako inbertsioa datorren urtean, Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuan dagoeneko jasota dagoen igoera. Artículo anteriorNafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu… Seguir leyendo Nafarroak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Nafarroako I+G+b Sistemako eragileentzako laguntza berrietara, eta %12 handituko du berrikuntzako inbertsioa 2026an
Letizia Erreginak Alejandro Amenabarri egindako omenaldian parte hartu du Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdian
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra. F* 2025_11_25 T* SM la Reina doña Letizia acude a Tudela para participar en el Festival de Cine Ópera Prima. Homenaje a Alejandro Amenabar L* Cine Moncayo, Tudela. Letizia Erreginak Alejandro Amenabar zinegileari egindako omenaldian parte hartu du asteazken honetan, Tuteran, Opera Prima Zinema Jaialdiko ‘Gure Klasikoak’ zikloaren barruan. Ekitaldian… Seguir leyendo Letizia Erreginak Alejandro Amenabarri egindako omenaldian parte hartu du Tuterako Opera Prima Zinema Jaialdian
Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu du, tokiko eta hurbileko merkataritza indartzeko funtsezko araua
Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du gaur Iruñeko Zabalguneko Merkatuan. Tokiko eta hurbileko merkataritza bultzatzeko, modernizatzeko eta babesteko diseinatutako lege-esparrua da, eta gizarte-kohesiorako, hiri-bizitasunerako eta lurraldearen garapen ekonomiko jasangarrirako sektore estrategikotzat jotzen da. Ekitaldiaren buru Mikel Irujo Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Enpresa Digitalerako kontseilaria eta Pablo Ezkurra Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia izan… Seguir leyendo Nafarroako Gobernuak Merkataritzari buruzko Foru Lege berria aurkeztu du, tokiko eta hurbileko merkataritza indartzeko funtsezko araua
Nafarroako Gobernuak hausnarketa kolektiboa eskatzen du matxismoaren eguneroko keinuen aurrean, «indarkeria esplizituagoak eta larriagoak ahalbidetzen dituztelako»
Concentración 25N. Nafarroako Gobernuak emakumeek pairatzen dituzten eguneroko indarkerien aurkako jarrera agertu du gaur, “beste indarkeria mota batzuk, esplizituagoak eta larriagoak, legitimatzen eta ahalbidetzen dituen iceberg baten oinarria” direla iritzita. Indarkeria ekonomikoa, psikologikoa eta sinbolikoa dira, askotan “ikusezinak” eta sozialki justifikatuak, baina “gizarte demokratiko baten garapenerako oztopo larria eta iraunkorra” dira. Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko… Seguir leyendo Nafarroako Gobernuak hausnarketa kolektiboa eskatzen du matxismoaren eguneroko keinuen aurrean, «indarkeria esplizituagoak eta larriagoak ahalbidetzen dituztelako»
Lurralde Kohesioak erakundeen arteko ezinbesteko lankidetza defendatzen du, kontsumo arduratsua eta hondakinen tratamendu egokia bermatzeko
Lurralde Kohesiorako kontseilari Óscar Chivite Emauseko Traperos Fundazioaren instalazioak bisitatu ditu gaur, Berriozarren, Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea dela eta. Kontseilariarekin batera, hondakinen kudeaketan aritzen diren Nafarroako tokiko erakunde guztiak joan dira, baita Fernando Mendoza Nilsako zuzendari gerentea ere, bertatik bertara ikusteko zein garrantzitsua den bilketa eta tratamendua, gero berrerabiltzeko eta bigarren bizitzarako.