Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak lan-bilera izan du gaur goizean Laura Caballero Kataluniako Zibersegurtasun Agentziako zuzendariarekin eta Txel Collado Komunikazio eta Herritarren Unitateko buruarekin, bi erakundeen arteko komunikazio eta harreman onak zabaltzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburuarekin. Cyberzaintzak euskal ekosistema bistaratzeko antolatutako jardueren barruan egin da bisita, eta, hori dela eta, Miñanora joan aurretik, bilera… Seguir leyendo Cyberzaintzak Kataluniako Zibersegurtasun Agentziaren bisita izan du
Categoría: albisteak-berriak
Ertzaintzak lapurtutako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta saltzen zituen talde kriminal bat desegin du
Ertzaintzak telefono mugikorrak, ordenagailu eramangarriak eta gama altuko bestelako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta, ondoren saltzen zituen talde kriminal antolatu bat desegin du. Gailu guztiak Euskadin, beste autonomia-erkidego batzuetan edo atzerrian aurretik lapurtutakoak ziren. Operatiboan bost pertsona atxilotu dituzte eta beste biri eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa, eta lapurtutako salgai ugari konfiskatu dituzte. Egitura kriminal… Seguir leyendo Ertzaintzak lapurtutako gailu elektronikoak errezibitzen, manipulatzen eta saltzen zituen talde kriminal bat desegin du
Ertzaintzak Gasteizko etxebizitza batean egindako lapurreta argitu du
Ertzaintzak egin duen ikerketa baten ondorioz, joan den abuztuan Zaramagako etxebizitza batean lapurreta egin zuen gizona atxilotu dute Gasteizen. Atxilotuari, magrebtar jatorriko 22 urteko gazteari, gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta diote. Egitateak joan den abuztuaren 18ko gauean gertatu ziren Gasteizko Zaramaga auzoko etxebizitza batean. Jabea etxera itzuli zenean ohartu zen lapurretaz, eta Ertzaintzan jarri… Seguir leyendo Ertzaintzak Gasteizko etxebizitza batean egindako lapurreta argitu du
Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoko ordezkaritzaren eta haren ekosistemako sei proiektu teknologiko-digitalen bidez. Hitzordu hau nazioartean erreferentea da sektore ezberdinetan aplikatzeko oinarri teknologiko eta digitaleko ekintzailetzarako, eta, bertan, Nafarroako Adapting, Batai Assistant, BitmatrIA, Handcrafted Analytics,… Seguir leyendo Industriak Valencia Digital Summit (VDS) ekitaldian parte hartu du Nafarroako sei proiektu digitalekin batera
Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’
Lehen topaketa arrakastatsua izan ondoren, Foru Komunitateak ‘Nafarroa bizikletan Nazioarteko Biltzarraren’ bigarren edizioa antolatu du, nazioarteko helmuga onenetako batzuen eskutik ikasteko eta, aldi berean, Nafarroan produktu zikloturistak izan duen garapena erakusteko erakusleihoa. Lehenengo edizioan erreferentziazko helmuga Eslovenia izan zen, baina oraingo honetan arreta-zentroa bikoitza izango da: Italia, nazioarteko garapenaren adibide gisa eta Girona, estatuko erreferentziazko… Seguir leyendo Ehun eragile baino gehiago eztabaidan arituko dira zikloturismoaren etorkizunaren inguruan, ‘Nafarroa Bizikletan, Nazioarteko II. Biltzarrean’
Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez
Nafarroako hainbat eragilek Pirinioetako Lan Komunitatearen (CTP) Interreg POCTEFA 2021-2027 programaren bigarren deialdira aurkeztutako mugaz gaindiko proiektuen %70 inguruk Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa europarra lortu dute; zehazki, 6,98 milioi banatuko dira mugaz gaindiko 26 lankidetza-proiektutan. Horiek dira Ana Ollo lehendakariordeak eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak gaur prentsaurrekoan aurreratu dituen… Seguir leyendo Nafarroako partaidetza duten mugaz gaindiko 26 proiektuk Europako finantzaketa jasoko dute EGEF funtsen bidez
Alfarok jakinarazi du “babestutako etxebizitzen %95ek etxebizitzen merkatu librean amaituko dutela”
Nafarroan azken 35 urteetan eraiki diren 58.656 etxebizitza babestutatik %56, hots, 32.387 etxebizitza, babestu gisa deskalifikatu dira, eta datozen urteetan zenbatekoa Foru Komunitatean egun babestuta dauden etxebizitzen %95 baino handiagoa izango da. Hori gertatuko da soilik duela hiru urtetik hona Nafarroak —Euskadirekin eta Kataluniarekin batera— etxebizitza publikoen babesa bermatzen duen kalifikazio mugagabea duelako.
Carlos Bardají zirujau pediatrikoarentzat izango da Nafarroako 2025eko Boluntarioen Saria, Senegalen eta Gambian hiru hamarkadatan lankidetzan aritzeagatik
Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak Nafarroako 2025eko Boluntario saria Carlos Bardají Pascual zirujau pediatrikoari ematea erabaki du, aurkeztutako hautagai guztiak baloratzeko prozesuaren ondoren. Sari honen bidez, Afrikan osasun-lankidetzan emandako hiru hamarkada eta Hope & Progress GKErekiko hogei urtetik gorako konpromisoa nabarmenduko dira.
Nafarroako gobernuak 300.000 euro baino gehiago eman dizkie presoekin eta preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko proiektuei
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Justiziako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi du, presoekin eta preso ohiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko proiektuetarako, eta 304.582 euro eman dizkie lau elkarte eta fundaziori.
Noaingo trenbide-terminal berriak azken faseari aurre egin beharko dio, eta Nafarroak Espainiako iparraldean duen kokapena indartuko du erreferente logistiko gisa
Hutchison Ports BESTek operatutako Nafarroako Terminal Intermodala bere zabaltze eta hobekuntzaren azken txanpan kokatzen da, Espainiako iparraldeko mapa logistikoa eraldatuko duen jarduera estrategikoa. Horrela geratu da agerian asteazken honetan Noainen egin den bisita instituzionalean. Bertan izan dira Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Alicia Echeverría Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria, Hutchison Ports BEST, Bartzelonako Portuko Agintaritza, Construcciones… Seguir leyendo Noaingo trenbide-terminal berriak azken faseari aurre egin beharko dio, eta Nafarroak Espainiako iparraldean duen kokapena indartuko du erreferente logistiko gisa