Gobernu Kontseiluak Euskadiko arrantza-eskualdeen garapen jasangarrirako laguntzen deialdia onartu du gaur. Horien helburua da jarduera dibertsifikatzera bideratuta dauden arrantza-sektoreko proiektuei laguntzea, bai eta ekonomia urdinaren esparruan sartuta daudenei ere. Aurrekontua, guztira, 3 milioi eurokoa da. Laguntza horiek hiru ildo handitan banatuta daude: inbertsio produktiboak, enpresa eta negozio-lerro berriak sortzeko, abian jartzeko eta hasiera batean funtzionatzeko;… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
Categoría: albisteak-berriak
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.000 euro baino gehiago onartu ditu gizarte ekonomiako elkarte egiturak sendotzeko
Deialdiaren helburua da Euskadiko kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei eta enplegu zentro bereziei langile eta funtzionamendu gastuak ordaintzen laguntzea Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.800 euroko laguntzak onartu ditu 2025erako, Euskadiko gizarte ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte egiturak sendotzeko. Deialdi hori gutxienez bi urteko antzinatasuna duten kooperatibei, lan sozietateei, ekonomia solidarioko erakundeei, enplegu zentro… Seguir leyendo Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak 755.000 euro baino gehiago onartu ditu gizarte ekonomiako elkarte egiturak sendotzeko
FEI-k eta COFIDES-ek finantzatuko dute Satlantis-ek infragorri termikoaren alde egindako apustua lurra behatzeko sateliteetarako
Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Eraldatuz 2030 Inbertsio Eraldatuen Planean planteatutako helburuen adibide gisa, Finantzen Euskal Institutuak (FEIk), COFIDESekin batera, Satlantis euskal enpresak oso bereizmen handiko zabalgarri infragorri bat garatzeko egindako apustua finantzatzen lagundu du. Lurra behatzeko sateliteetan espezializatutako enpresa horrek SuperSharp filial britainiarrarekin lankidetzan ekin dio lan horri. Proiektuaren inbertsioa, guztira, 7,9 milioi eurokoa da. Operazio… Seguir leyendo FEI-k eta COFIDES-ek finantzatuko dute Satlantis-ek infragorri termikoaren alde egindako apustua lurra behatzeko sateliteetarako
Eusko Jaurlaritzak 235.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu dio Zaporeak elkarteari, Lesboseko errefuxiatuei eguneroko elikadura bermatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-10-14)
Erabakiak interes publiko, sozial eta humanitarioko arrazoi urgente eta salbuespenezkoei erantzuten die, Kara Tepe II kanpamentuan erregistratzen den muturreko elikagai-kalteberatasuneko egoeraren aurrean Gobernu Kontseiluak Zaporeak Solidarios elkarteari 235.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du, Zaporeak proiektua finantzatzeko, Lesbos uharteko errefuxiatuei egunero elikadura emateko (Kara Tepe II kanpamentua). Erabakiak interes publiko, sozial eta humanitarioko arrazoiei erantzuten… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 235.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu dio Zaporeak elkarteari, Lesboseko errefuxiatuei eguneroko elikadura bermatzeko (Gobernu Kontseilua 2025-10-14)
Eusko Jaurlaritzak Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkartearekiko lankidetza-hitzarmena berrituko du larrialdien eta babes zibilaren arloan
Hitzarmenaren helburua da bi alderdien arteko lankidetza antolatzea arrisku larriko, hondamendiko edo lazeria publikoko egoeretan Lankidetza-hitzarmenak Segurtasun Sailaren irizpide eta lehentasunekin bat datorren urteko jarduera-programa bat egitea dakar Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute arrisku larriko, hondamendiko edo lazeria publikoko egoeretan larrialdiei eta babes zibilari dagokienez. Horren… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkartearekiko lankidetza-hitzarmena berrituko du larrialdien eta babes zibilaren arloan
eLankidetzak laguntza humanitarioaren diseinuan eta kudeaketan tokiko lidergoa indartzen lagunduko du Sahelen
Gobernu Kontseiluak 120.000 euroko dirulaguntza onartu du laguntza humanitarioa Sahelen (Afrika) lokalizazioa bultzatzeko. eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak laguntza emango die Euskadiko Asamblea de Cooperación por la Paz / Bakerako Lankidetza Batzarrea (ACPP/BLB) erakundeari eta Nigerreko Biztanleria Zaurgarriari Laguntzeko Elkarteari (DIKO). Proiektu hau eLankidetzaren Ekintza Humanitarioko Estrategiaren lokalizazioaren aldeko apustuaren barruan kokatzen da. Nazio Batuetako… Seguir leyendo eLankidetzak laguntza humanitarioaren diseinuan eta kudeaketan tokiko lidergoa indartzen lagunduko du Sahelen
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrantza-guneen garapen jasangarrirako laguntzen 2025eko deialdia onartu du
Laguntza hauen helburua da jarduera dibertsifikatzera bideratutako arrantza-sektoreko proiektuei zein ekonomia urdinaren esparruan daudenei laguntzea Laguntza horietarako aurrekontua, guztira, hiru milioi eurokoa da Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko arrantza-guneen garapen jasangarrirako laguntzak deitu ditu. Laguntza horiek 2021-2027 aldirako Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren baitakoak dira. “Euskadiko kostaldeko herrien garapen… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Euskadiko arrantza-guneen garapen jasangarrirako laguntzen 2025eko deialdia onartu du
Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu, besteak beste, hazitarako patataren ekoizpena biziberritzeko
Laguntza horiek ekoizpen-, eraldatze- eta merkaturatze-egitura berriak finkatzea dute helburu, elikagaien ekoizpena kalitate ziurtatuko erregimenen pean indartzen dute eta gazteak sartzea ahalbidetzen dute. Azpisektore jakin batzuei laguntzak ematea planteatzen da, lanean hasteko apustua egiten duten edo nekazaritza-jarduera dibertsifikatu nahi duten ekintzaileei laguntzeko. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2025. urterako nekazaritzako azpisektorearen… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu, besteak beste, hazitarako patataren ekoizpena biziberritzeko
URA Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, Alarbin parean
Ur-emaria neurtzeko estazio zahar bat eta ur-jauzi artifiziala kendu nahi dira, baita gaur egun harri-lubetaz estalitako 180 m-ko ibaiertzaren naturalizazioa ere Inbertsio publikoa 192.635,74 eurokoa da, eta ibaiaren egoera hobetzea du helburu, biodibertsitate handiagoa izan dezan eta herritarrentzat eremu irisgarriagoa eta atseginagoa sortzeko URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, Alarbin parean: ur-emaria neurtzeko estazio… Seguir leyendo URA Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, Alarbin parean
Erregistratzaileen Elkargoarekin hitzarmen bat sinatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, erabilera turistikoko etxebizitzen gaineko kontrola indartzeko
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren artean lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, erabilera turistikoko ondasun higigarri eta higiezinen Alokairuaren Erregistro Zenbakiari buruzko informazioaren interoperabilitatea eta truke segurua bermatzeko. Akordio hori 1312/2024 Errege Dekretuaren aplikazioaren barruan sartzen da. Dekretu horrek Errentamenduen Erregistro Bakarraren prozedura arautzen du, eta… Seguir leyendo Erregistratzaileen Elkargoarekin hitzarmen bat sinatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, erabilera turistikoko etxebizitzen gaineko kontrola indartzeko