2024-2025 ikasturterako aurrematrikula: Hezkuntza Sailak otsailaren 7an irekiko du eskaerak aurkezteko epea

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosa sailburuordearekin batera, 2024-25 ikasturterako aurrematrikula prozesua eta kanpaina aurkeztu ditu gaur goizean. Datorren ikasturterako onarpen prozesurako eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7an irekiko da. Aurkezpena Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean egin da, bertan filmatu baita ikastetxe publiko honetako ikasle talde bat protagonista duen aurtengo iragarkia. Sailburuarekin batera, aurkezpenean… Seguir leyendo 2024-2025 ikasturterako aurrematrikula: Hezkuntza Sailak otsailaren 7an irekiko du eskaerak aurkezteko epea

20 kultur erakunde eta entitate baino gehiago elkartu dira 2024an Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Datorren 2024ko maiatzaren 6an 100 urte beteko dira Néstor Basterretxea jaio zela. Euskal Herriko artistarik eragingarrienetakoa, polifazetikoena eta joan den mendeko 50eko hamarkadatik aurrera euskal artea berritzen gehien eragin zuenetako bat izan zen. Margolaritzan eta eskulturan, zineman, ilustrazioan, diseinuan eta euskal kulturaren sustapenean egindako lanaren zabaltasunak eta sakontasunak «irudi poliedrikoa eta berezko eskubidez estimagarria» bihurtzen… Seguir leyendo 20 kultur erakunde eta entitate baino gehiago elkartu dira 2024an Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko

Minbiziaren intzidentziak eta minbiziaren ondoriozko heriotza-tasak behera egiten jarraitzen dute Euskadin

MINBIZIAREN AURKAKO MUNDU EGUNA – OTSAILAREN 4a Euskadin, urtean 14.000 minbizia-kasu berri diagnostikatu ziren, ohikoenen artean daude: kolon-ondestekoa, bularrekoa, prostatakoa eta birikakoa Nabarmen jaitsi da minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa, baina Euskadiko heriotza-kausa nagusia izaten jarraitzen du. Euskadiko biztanleriaren % 27 hiltzen da minbiziak eraginda Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prebentzioaren eta ikerketaren garrantzia nabarmendu du, heriotza-tasa murrizten jarrai… Seguir leyendo Minbiziaren intzidentziak eta minbiziaren ondoriozko heriotza-tasak behera egiten jarraitzen dute Euskadin

Etorkizuneko Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Legea ia Eusko Legebiltzar osoak berretsiko du, aurretik gizarte- eta erakunde-eragileekin adostu ondoren

Lege-esparru berriak are gehiago bultzatuko du helburu horretarako funts gehien ematen dituen autonomia erkidegoko lankidetza Testuak lehen aldiz hartzen ditu toki- eta foru-erakundeak Etorkizuneko Lankidetza eta Elkartasun Legeak babes politiko eta sozial handia izango du, eta hori da “bere indargune handienetako bat”, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez. Hainbat talde politikok… Seguir leyendo Etorkizuneko Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Legea ia Eusko Legebiltzar osoak berretsiko du, aurretik gizarte- eta erakunde-eragileekin adostu ondoren

Osakidetzak milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Bilbo-Basurtuko ESIko Erradioterapia Onkologikoko zerbitzua eraberritzeko

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak Erradioterapia Onkologikoko Zerbitzuaren instalazioak bisitatu ditu gaur. Eraberritze-proiektu honi esker, dagoen azalera birbanatu da (300 m2, 3 solairutan banatuta), pazienteen irisgarritasuna hobetu da, eta laneko espazioak eta zerbitzuko langileen erosotasuna ere hobetu dira. Obra horretara bideratutako inbertsioa 1.150.000 eurokoa izan da.  Eraberritzeari esker, eraikinaren segurtasuna hobetu da, sarbideak kontrolatzeko eta zaintzeko… Seguir leyendo Osakidetzak milioi euro baino gehiago inbertitu ditu Bilbo-Basurtuko ESIko Erradioterapia Onkologikoko zerbitzua eraberritzeko

Lan Ikuskaritza aldi baterako lekualdatu du Bilboko egoitza Bihotz Sakratuaren Plaza

Kale Nagusiko 50. zenbakian egingo diren obra integralek lekualdaketa hori egitera behartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzak bihartik aurrera, urtarrilaren 29an, Bilbon duen egoitza Bihotz Sakratuaren Plazara aldatuko du. Kale Nagusiko 50. zenbakian egingo diren obra integralek, gaur egungo instalazioak dituen eraikinean, bi urte iraungo dutela aurreikusten da, eta, ondorioz, aldi baterako lekuz aldatu… Seguir leyendo Lan Ikuskaritza aldi baterako lekualdatu du Bilboko egoitza Bihotz Sakratuaren Plaza

Arriolak euskal fiskalitatea erreformatzeko eskatu die aldundiei, herritarrek etxebizitzaren arloan dituzten beharrei erantzun diezaien

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak inauguratu du astelehen honetan International Congress on Housing Policial, Europan etxebizitzaren erronkari aurre egiteko arrakasta izan duten kasuak ezagutzeko aukera ematen duen etxebizitza-politikei buruzko foroa. Bertaratu diren 400 pertsona baino gehiagoren aurrean, Arriolak gogorarazi du Euskadik neurri ugari dituela martxan arlo horretan herritarrei erantzunak emateko, baina ohartarazi… Seguir leyendo Arriolak euskal fiskalitatea erreformatzeko eskatu die aldundiei, herritarrek etxebizitzaren arloan dituzten beharrei erantzun diezaien

Euskadin behera egin du alkohola, tabakoa eta kalamua kontsumitzen duten pertsonen kopuruak, baita ausazko jokoetan aritzen direnen kopuruak ere

2023ko Euskadiko Adikzioen Inkestako datuen arabera, behera egin du tabakoa, kalamua eta alkohola kontsumitzen duten pertsonen kopuruak. Kalamua ez diren legez kanpoko drogen kontsumoak ere etengabe behera egin duela ikus daiteke. Horiek dira Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik gaur aurkeztutako Euskadiko Adikzioen Inkestaren azken edizioak erakusten dituen ondorio nagusietako batzuk. Inkestarik finkatuenetako bat da,… Seguir leyendo Euskadin behera egin du alkohola, tabakoa eta kalamua kontsumitzen duten pertsonen kopuruak, baita ausazko jokoetan aritzen direnen kopuruak ere

Neikerrek Euskobasoa 2050 jardunaldia antolatu du, Euskadiko basogintza hobetzeko plana

2018an, Neiker-ek EUSKOBASOA 2050, Euskadiko Basogintza Hobetzeko I+G+b Plana diseinatu eta abiarazi zuen, sektorearen berregituratzea lortzeko, euskal basoetako tokiko zuraren ezagutzan, ikerketan eta dibulgazioan aurrera jarraitzeko ekimenen bidez. EUSKOBASOA 2050ek lau lan-ildo nagusi ditu: osasuna, alternatiba berriak, egurraren kalitatea eta intsinis pinua genetikoki hobetzeko plana suspertzea. Horrez gain, beste bi zeharkako ildo landu ditugu –… Seguir leyendo Neikerrek Euskobasoa 2050 jardunaldia antolatu du, Euskadiko basogintza hobetzeko plana

Kolonbian giza eskubideak behatzeko euskal ordezkaritzaren komunikatua

Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta euskal gizarte-erakundeek osatutako euskal ordezkaritza bat Kolonbian izan da, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko EuskalPrograman parte hartu duten pertsonen eta kolektiboenegoeraren jarraipena egiteko. Misio honen helburua 2022an eta 2023an Euskadin hartutako pertsonen egoera pertsonalareneta antolaketa-egoeraren jarraipena egitea, eta giza eskubideeneta lurraldearen defentsan egiten dituzten prozesuei euskalerakunde eta antolaketa-erakundeek ematen dieten babesaikusaraztea… Seguir leyendo Kolonbian giza eskubideak behatzeko euskal ordezkaritzaren komunikatua