Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik

25_0018 Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik Prentsa Zerbitzua 2025-01-10 Gaur goizaldean, ertzainek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, taberna bateko leihateko kristala hautsi eta barruan lapurretan harrapatu ondoren. Gaur goizaldeko lauak aldera, Ertzaintzak jakin du lapurretan ari zirela Portugaleteko Alde… Seguir leyendo Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik

Valverde: «Ez da posible izan, baina jarraitu egin behar dugu»

Valverdek «Superkopako finalera iristeko aukera ona» galdu izana deitoratu du, baina «hilabete oso gogorra dugu aurretik eta dena lehiatu nahi dugu» Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Superkopako finalerdian FC Barcelonaren aurka 0-2 galdu ostean: «Partida beti irekita eta bizirik mantentzen saiatu gara. Pena izan da sartu ditugun bi golak markagailura igo… Seguir leyendo Valverde: «Ez da posible izan, baina jarraitu egin behar dugu»

Akordioa Pumasekin Alex Padillaren lagapenerako

Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte Athletic Clubek eta Pumas izenarekin ezagunagoa den Universidad Nacional klubak akordioa lortu dute Alex Padilla atezainaren lagapena sei hilabetez egikaritzeko. Bi taldeek akordioa beste urtebetez luzatzeko aukera izango dute, 2026ko ekainaren 30era arte. Lagapenak… Seguir leyendo Akordioa Pumasekin Alex Padillaren lagapenerako

Athleticek berriro egingo dio bisita RCD Espanyoli urteko estreinaldian

Zuri-gorriak lehiaketara itzuliko dira Gabonetako etenaldiaren ostean, eta talde katalalan igo berriaren aurka neurtuko dituzte indarrak larunbat honetan, 12:00etan. Athletic Clubek 2025ari ekingo dio RCD Espanyolen aurka jokatuko duen Liga F-ko partidarekin. Joan den hilabeteko atsedenaldiaren ostean itzuliko da lehiaketara. Lehen itzulia osatzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta, eta neurketa hau zuri-gorrien azken irteera… Seguir leyendo Athleticek berriro egingo dio bisita RCD Espanyoli urteko estreinaldian

Bilbao Athletic-Barakaldo CF partidarako sarrerak agortuta

Ordu gutxitan amaitu dira publiko orokorrarentzat eskuragarri zeuden sarrerak, Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticek eta Gazte Abonoek eurenak doan hartu ondoren Lezamako 2. zelaia beteta egongo da Bilbao Athletic eta Barakaldo CF taldeen arteko Primera Federacion mailako derbi bizkaitarrean. Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticek eta Gazte Abonoek euren doako sarrerak jaso ondoren, ez da jada… Seguir leyendo Bilbao Athletic-Barakaldo CF partidarako sarrerak agortuta

Club Athletic: Athletic Club-CA Osasuna neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko Kopako final-zortzirenetako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra urtarrilaren 10ean, ostiralean, hasiko da Urtarrilaren 16an, ostegunean, jokatuko den Athletic Club-CA Osasuna Kopako final-zortzirenetarko neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa urtarrilaren 10ko 10:30ak bitarte egongo da aktibatuta.SARRERAK CLUB ATHLETICCLUB ATHLETIC PREMIUMKide… Seguir leyendo Club Athletic: Athletic Club-CA Osasuna neurketarako sarrerak

Bizkaiak 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikustea eta egokitzea bultzatuko du

2024an Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak Bizkaiko udalerri hauei laguntza eman die, hiri antolamendurako sei plan orokor berrikusteko eta behin betiko onartzeko: Ugao-Miraballes, Gorliz, Mendexa, Gordexola, Berriatua eta Forua. Sei HAPO berri horiekin batera, kontuan hartu behar dira aurreko ekitaldian onartutako beste lau udalerri hauetakoak: Markina-Xemein, Nabarniz, Zeberio eta Ispaster. 2006an Lurzoruari eta Hirigintzari… Seguir leyendo Bizkaiak 7.000 biztanletik beherako 82 udalerrietako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak berrikustea eta egokitzea bultzatuko du

Bizkaiak 5,7 milioi euro bideratu ditu basogintza-sektore jasangarriagoa lortzeko laguntza-planera

Bizkaiko Foru Aldundiak 5.723.801,21 euroko aurrekontua onartu du basogintza-sektorerako laguntzen aurtengo planerako. Programa horrek eutsi egin die eukaliptoarekin basoberritzeak egiteko ezarritako mugei, eta indartu egin du basoen kudeaketa jasangarriagoa sustatzen duten metodoak aplikatzeko dirulaguntzen ildoa. Era berean, Foru Erakundearen helburua da baso autoktonoen kontserbazioa sustatzea eta baso aloktonoen ordez bertako espezieak jartzea. Inbertsio honen bidez,… Seguir leyendo Bizkaiak 5,7 milioi euro bideratu ditu basogintza-sektore jasangarriagoa lortzeko laguntza-planera

Engranajes Juaristi enpresa zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Engranajes Juaristi Zarautzen dago (Gipuzkoa) eta erreferentea da engranajeen sektorean 1958an sortu zenetik. Esperientzia eta abangoardiako teknologia uztartzen dituen enpresaren bereizgarria da potentziaren transmisioan soluzio zehatzak eskaintzen dituela eta merkatuaren eskarietara azkar egokitzen dela. 2023an SPRI Taldeak eginiko Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean azterketan parte hartu zuen ia 500 enpresetako bat da. Emakumeak dira enpleguaren % 12,5… Seguir leyendo Engranajes Juaristi enpresa zuzendaritza-organoetako genero-berdintasunagatik nabarmentzen da

Kimika Fakultateak 50 urte bete ditu

Gaur goizean Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatearen 50 urteko historia ospatzeko antolatutako ekimenak aurkeztu dira prentsaurrekoan. 2025ean programatutako jardueren artean, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloa nabarmentzen da. Aurkezpenean parte hartu dute Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak eta Jon Mattin Matxain UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoak. Donostia… Seguir leyendo Kimika Fakultateak 50 urte bete ditu