Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako sailburuorde Juan Carlos Abascalek Hiri Birgaitze, Berritze eta Berroneratzeko Taldearen (3R) Urteko Jardunaldiak inauguratu ditu. Jardunaldiak AVS Euskadik eta AVSk antolatu dituzte, Bilboko Udalarekin, Espainiako Gobernuko Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioarekin eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarekin lankidetzan. Bere hitzaldian, Abascalek bizi dugun garai-aldaketa nabarmendu du, erronka konplexuek… Seguir leyendo Juan Carlos Abascalek Etxebizitza eta Lurzoru Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkartearen Jardunaldiak inauguratu ditu
Categoría: albisteak-berriak
Iaz erretiroa hartu zuten langile publikoei aitortza egin die Eusko Jaurlaritzak
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak 2023.urtean erretiratutako langile publikoak aitortzeko ekitaldia egin du gaur 2023. urtean erretiroa hartu zuten Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako langile publikoei aitortza egin eta esker ona agertzeko ekitaldi xumea eta hunkigarria egin da gaur eguerdian Lakuako Euskaldun Berria aretoan. Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak antolatuta, ekitaldian hainbat… Seguir leyendo Iaz erretiroa hartu zuten langile publikoei aitortza egin die Eusko Jaurlaritzak
Gabonak Zuretzat programak 350 jardueratik gora eskainiko ditu
Abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte Gabonak Zuretzat programa, beste behin ere, Donostiara iritsi da. Aurten, abenduaren 14tik urtarrilaren 5era, 350 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haurrentzat, familientzat eta gazteentzat. Gabonak Zuretzat programaren helburua da donostiarren eskura eskaintza ludiko eta kultural zabala jartzea (tailerrak, magia ikuskizunak edo antzezlanak, besteak beste), hiriko auzoetan kontsumista ez den aisialdiaz… Seguir leyendo Gabonak Zuretzat programak 350 jardueratik gora eskainiko ditu
Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Gorputzaren nagusitasun sinestezinarekin, Martin Zimmermann koreografo, zuzendari eta interpretea zirkuaren, dantzaren eta antzerkiaren artean… Seguir leyendo Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA
Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
Honela aurkeztu du Iñigo Burguik kartela: «Kartelaren kontzeptualizazioaren bihotzean, dualtasun handi bat dago: ekitaldiaren izaera komertziala nahiz haren mezu sozial sakonagoa islatzen ditu, biak ala biak. dFeriak, arte eszenikoetarako derrigorrezko topaguneak, ezinbesteko funtzioa dauka antzerki-ekosisteman. dFerian, erosleek eta saltzaileek topo egiten dute, antzezlanak erakutsi egiten dira eta merkataritza-erabakiak tentu handiz hartzen dira. Programatzaileek proposamen guztiak… Seguir leyendo Iñigo Burguik egin du XXXI. dFERIAko kartela
Emakumezko musikarien bost kontzertu Gure Ahotsaken
Egitarau oparoa dakar 2025eko martxoaren 1etik 9ra Donostian izango den Gure Ahotsak zikloak, emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko. Hala, martxoaren 1etik 9ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hurrenez hurren, Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira. Sarrerak abenduaren 11n jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia eta Antzoki… Seguir leyendo Emakumezko musikarien bost kontzertu Gure Ahotsaken
Gran Casino Kursaaleko obra bat, Nabarmendutako obraren protagonista
Bi pertsona irudikatzen dituen lan hau, 1922an margotu zuen Néstor Martin Fernández de la Torre artista kanariarrak. Hainbat urtez desagertuta egon ondoren, museoak berriki eskuratu eta zaharberritu egin du, sortu zenetik 100 urte baino gehiago igaro direnean jendaurrean arte historikoaren aretoan erakusteko. Nestor Martín Fernández de la Torrek modernismoarekin eta sinbolismoarekin harreman estua izan zuen, estilo akademizistekin apurtzen zuen pintura bat jorratuz eta arte berri askeago bat garatuz. Eta premisa horiek ikusgai egiten dira Izenbururik gabe obra… Seguir leyendo Gran Casino Kursaaleko obra bat, Nabarmendutako obraren protagonista
Trapagaran, okindegi batean izandako lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute
Akusatua, 37 urteko gizon bat, atzo, asteazkena, atxilotu zuten Muskizen (Bizkaia), Ertzaintzak egindako ikerketari esker identifikatu ondoren. Azaroaren 11n Trapagarango (Bizkaia) auzo bateko okindegi-kafetegi batean egindako lapurretan indarkeria eta larderia erabiliz lapurreta egin izana leporatzen diote atxilotuari. Salatua lokalera sartu zen, langileari edari bat eskatu eta aulki batean eseri zen. Kontsumizioa hartu ondoren, akusatua ostalaritza-establezimenduko… Seguir leyendo Trapagaran, okindegi batean izandako lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute
Virtus eta Granada, Baskoniaren aurkariak aste honetan
Urdin-gorriek batzen jarraitu nahi dute bi txapelketetan. Hiru neurketako aste intentsuaren ondoren, Baskoniak bi garaipen eta porrot bateko balantzearekin itxiz, urdin-gorriek bi jardunaldiri egin beharko diete aurre, ostegunean (20:30) eta etxean, Virtus Segafredoren aurka Euroleaguen eta hiru egun beranduago andaluziako lurretan Coviran Granadaren aurka (igandea, 12:30). Virtus Segafredo, asteko lehen aurkaria Baskoniarentzat. Intentsitate handiko neurketa… Seguir leyendo Virtus eta Granada, Baskoniaren aurkariak aste honetan
Bi hitzaldi gailu mugikorren erabilera egokiaren inguruan
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo arloak, BIGE Bizkaiko ikastetxe publikoetako Guraso Elkarteen Konfederazioarekin elkarlanean, bi hitzaldi eskainiko ditu gailu mugikorren erabilera egokiaren inguruan, baita horien arriskuei eta gazteenen artean dituzten ondorioei buruz ere. Lehen hitzaldia gaur, abenduaren 12an, La Bolsa eraikinean (Pilota kalea, 10), 17:00etatik 19:00etara, izango da eta euskaraz egingo da. Bigarren hitzaldia gaztelaniaz izango da, abenduaren 17an, asteartean, Deustuko… Seguir leyendo Bi hitzaldi gailu mugikorren erabilera egokiaren inguruan