Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Garraioen eta Mugikortasun Iraunkorraren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Iruñearen eta Pirinio inguruaren arteko errepide bidezko garraio publiko erregularraren kontratua lizitatu du, 24.800 pertsonari zerbitzua emateko. Kontratua 10 urtekoa izango da, eta, epe hori kontuan hartuta, kontratuaren balioa 32.426.957 eurokoa izango da, gutxi gorabehera, BEZa sartu gabe. Kontratuaren lehenengo urteko kostua BEZ gabe 2.534.864… Seguir leyendo Lurralde Kohesioak Iruñearen eta Pirinio inguruaren arteko garraio publiko erregularreko kontratua lizitatu du, 32,4 milioikoa 2036 arte, 24.800 pertsonari zerbitzua emateko.
Categoría: albisteak-berriak
AuzoEKIN egitasmoaren baitan hiru hitzaldi antolatu dira Hondarribin
Josu Peña Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, egitasmoa martxan jarri aurretik egindako diagnostikoak datu esanguratsua utzi zuen agerian: “Hondarribian 60 urtetik gorako 1.080 pertsona bizi dira bakarrik. Errealitate horrek erakutsi zuen harreman-sareak indartu eta zaintzaren inguruko esku-hartze komunitarioa beharrezkoa zela. Testuinguru horretan sortu zen AuzoEKIN, arreta eta akonpainamendurako sare publiko-komunitarioa ehuntzeko asmoz”. AuzoEKIN Mendelu, Amute-Kosta,… Seguir leyendo AuzoEKIN egitasmoaren baitan hiru hitzaldi antolatu dira Hondarribin
Martxoaren 8a Zarautzen
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (M8), Zarauzko Udalak data hori borroka feminista, hausnarketa eta konpromiso kolektiboko egun gisa aldarrikatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi du. «XXI. mendeko Europan, emakumeok, emakume izate hutsagatik, desberdintasunak, diskriminazioak eta erasoak jasaten jarraitzen dugu. M8-a ezinbesteko jardunaldia da aurrerapen feministak aldarrikatzeko, baina baita egiteke dagoen guztia gogoratzeko ere», azaldu… Seguir leyendo Martxoaren 8a Zarautzen
«Eskola publikoa ez da perfektua, askoz gehiago da», 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko hezkuntza-kanpainaren leloa
2026-2027 ikasturtea irailean hasiko da Nafarroako hezkuntza sistema publikoan ratioak murriztuz, bai Lehen Hezkuntzan, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH). La entrada «Eskola publikoa ez da perfektua, askoz gehiago da», 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko hezkuntza-kanpainaren leloa aparece primero en Agencia de Noticias.
Nafarroako Gobernuak, CENekin lankidetzan, bakarrik dauden gazte migratzaileen kontratazioa eta enplegagarritasuna bultzatzen ditu
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioarekin (CEN) lankidetzan, laneratzeko proiektu bat bultzatu du azken zortzi hilabeteetan, eta, horri esker, inoren kargura ez dauden gazte migratzaile batzuk lan kontratua lortu dute Foru Komunitatean. Ekimena Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak garatu du, haur, nerabe eta familien zuzendariordetzaren bitartez, Ilundain Fundazioaren, Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintza Fundazioaren… Seguir leyendo Nafarroako Gobernuak, CENekin lankidetzan, bakarrik dauden gazte migratzaileen kontratazioa eta enplegagarritasuna bultzatzen ditu
NOUko Nutrizio Atalak gizentasuna duen pertsonaren arreta humanizatzeko Humans ziurtapen-prozesua hasi du
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko (HUN/NOU) Nutrizio Atalak gizentasuna duen pertsonaren arreta humanizatzeko Humans ziurtagiria lortzeko prozesuari ekin dio. Aitorpen aitzindaria da, eta duintasunean, errespetuan eta zainketen pertsonalizazioan oinarritutako arreta-eredua sustatzen du. Martxoaren 4an Gizentasunaren Munduko Eguna ospatzen da; baldintza horrek Nafarroako biztanleriaren %12,9ri eragiten dio, eta gizonengan ( %14,4) emakumeengan ( %11,3) baino nagusiagoa da.
Kirol mezenasgoa aitortzeko MEDENA saria eskuratzeko eskaera egiteko epea zabalik
Nafarroako Gobernuak, Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Nafarroako Institutuaren (NKJFI) bitartez, Kirol Mezenasgoa aitortzeko eskaerak aurkezteko epea ireki du, eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Bereizgarri horri esker, entitateek eta partikularrek onura fiskalak lor ditzakete kirola sustatzen laguntzeagatik.
Sendaberri Zirkuituak 13 konpainiaren 67 emanaldi eskainiko ditu aurtengo edizioan, Nafarroako Antzoki Sareko bazkide diren 32 herritan
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra F* 2026_03_02 T* Presentación de SendaBerri. Ignacio Apezteuia L* Casa de Cultura de Zizur Vianako Printzea Erakundeko zuzendari nagusi Ignacio Apezteguiak Zizur Nagusiko Kultur Etxean egindako Sendaberri Zirkuituaren programazioaren aurkezpenean parte hartu du. Bertan izan dira Asier Costa Sareko presidentea, Irantzu Zabalza Kultura eta Euskara zinegotzia, Iker Bengotxea zirkuituaren kudeatzailea… Seguir leyendo Sendaberri Zirkuituak 13 konpainiaren 67 emanaldi eskainiko ditu aurtengo edizioan, Nafarroako Antzoki Sareko bazkide diren 32 herritan
Nafarroako Gobernuak NASERTICen webgune berria aurkeztu du, irisgarritasun eta irakurketa errazeko estandar integralak dituen foru sektore publikoko lehena
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak NASERTICen (Navarra de Servicios y Tecnologías, S.A.) web orri berria aurkeztu du Nafarroako Jauregian. Webgune hori hiru UNE arau aplikatzen dituen, osorik hizkera argiz idatzita dagoen, eta eduki gehienak irakurketa errazean jasotzen dituen Nafarroako Gobernuaren eta haren sozietate publikoen lehen webgunea da.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak «Erasmus + Gazteria» eta «Europako Elkartasun Kidegoa» Europako programak indartzearen alde egin du Madrilen
Proiektu europarraren eraikuntzan Nafarroako gazteen parte-hartzea indartzeko asmoz, Nafarroako Gazteriaren Institutua «Erasmus+ Gazteria: Europa inklusibo eta solidarioa eraikitzen» jardunaldietan izan da asteburu honetan, Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoan. Topaketa horretan erakundeetako arduradunak, autonomia-erkidegoak, gazte-erakundeak eta eurodiputatuak bildu dira, Europako gazte-programen etorkizunari buruz eztabaidatzeko, eta gazteen ahotsaren eta konpromisoaren garrantzia nabarmendu dute.