Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuak Elgoibarko Lanbide Heziketa sortu zeneko 125. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du gaur eguerdian. Urteurrena dela eta udaletxean erakunde-adierazpena sinatu ondoren, Pedrosa Aita Agirre kultur etxera joan da herriko alkatea, Maialen Gurrutxaga, buru izan duen segizioarekin batera. Udalbatza osoaz gain, eskualdeko enpresa- eta industria-sarea eta hezkuntza komunitatea ere gonbidatu dituzte ekitaldira.… Seguir leyendo Hezkuntzako sailburuak elgoibarko lanbide heziketaren 125. Urteurreneko ekitaldietan parte hartu du
Categoría: albisteak-berriak
Lehendakariak: «Unibertsitatea, enpresa eta gizarteko beste erakundeen arteko kooperazioa ezinbesteko faktorea da ikerketa, transferentzia eta aholkularitza bezalako arloetan»
Imanol Pradales Lehendakaria izan da gaur goizean Mondragon Unibertsitatearen 2024-2025 ikasturteari hasiera emateko antolatutako ekitaldiaren buru. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusia berretsi du, euskal unibertsitate sistema Europaren abangoardian jartzea, hain zuzen ere. Adierazi duenez, Europan eta munduan bizi dugun trantsizio-uneari «modu egoki, itxaropentsu eta bidezkoan» aurre egitea ahalbidetuko duen sistema bat. Helburu horretan, Pradalesek anbizioa… Seguir leyendo Lehendakariak: «Unibertsitatea, enpresa eta gizarteko beste erakundeen arteko kooperazioa ezinbesteko faktorea da ikerketa, transferentzia eta aholkularitza bezalako arloetan»
Bizikidetza demokratikoa, askatasuna eta herritarren bizimodu lasaia bermatzea denon helmuga dela azpimarratu du Zupiria sailburuak Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarrean Segurtasun sailak XIII. Legealdirako dituen ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur Sailburuak Bingen Zupiria sailburuak XIII. legegintzaldirako Segurtasun sailean aurreikusitako konpromisoen, helburuen eta jarduera-ildo nagusien berri eman du gaur Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasunaren Batzordean. Sailburuarekin batera izan dira Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Ricardo Ituarte Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Miren Dobaran Polizia… Seguir leyendo Bizikidetza demokratikoa, askatasuna eta herritarren bizimodu lasaia bermatzea denon helmuga dela azpimarratu du Zupiria sailburuak Legebiltzarrean
Elkarlan sarien 10. ediziorako deialdia martxan da balio publikoa sustatzen duten proiektu berritzaileak saritzeko
Osasunarekin, ingurumenarekin, garapen ekonomikoarekin, ikaskuntzarekin eta kulturarekin, gizarte-kohesioarekin eta gobernantzarekin, kultura demokratikoarekin eta parte-hartzearekin lotutako proiektu berritzaileak aurkezteko epea zabalik dago jada, EHAAn argitaratu ondoren. Gaurtik hasita, eskabideak aurkezteko hilabeteko epea izango da. Sariek aurkeztutako proiektuen izaera berritzailea, eredugarritasuna eta pertsonen eta kolektiboen ahalduntzea balioesten dituzte. Elkarlan sarien bidez, gainera, partaidetza errazten eta eragile eta… Seguir leyendo Elkarlan sarien 10. ediziorako deialdia martxan da balio publikoa sustatzen duten proiektu berritzaileak saritzeko
Nerea Melgosak proiektu asistentzial gisa Bilboko Erruki Etxearen eginkizun “oso garrantzitsua” azpimarratu du zentroaren 250 urteurrena dela eta
Nerea Melgosa sailburuak ospakizunean parte hartu du erakundeen beste ordezkari batzuekin batera Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak gaur adierazi duenez, “Erruki Etxeak eginkizun oso garrantzitsua bete du eta betetzen du gizartean, proiektu asistentzial batekin, garai eta une bakoitzeko behar sozialetara egokituz. Eta beti konpromiso eta ardura profesional eta pertsonaletik”. Horixe azpimarratu du… Seguir leyendo Nerea Melgosak proiektu asistentzial gisa Bilboko Erruki Etxearen eginkizun “oso garrantzitsua” azpimarratu du zentroaren 250 urteurrena dela eta
Eusko Jaurlaritzak eta Finantza Entitateek ETEKIN Ekonomia Topaketak aurkeztu dituzte gaur Bilbon
Eusko Jaurlaritzak eta Finantza Entitateetako ordezkariek ETEKIN Ekonomia Topaketen ziklo berria aurkeztu dute. Topaketa hauen bidez ekonomia eta finantza gaien hausnarketa sustatu eta harremanetarako bilgune bat sortu nahi da. Lehen topaketa datorren asteko irailaren 25ean izango da eta bertan Ekonomia Ituna izango da hizpide. Aurkezpenean, Hizkuntza Politika sailburuorde Aitor Aldasoro izan da eta berarekin batera… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak eta Finantza Entitateek ETEKIN Ekonomia Topaketak aurkeztu dituzte gaur Bilbon
Eusko Labelek marka sendotzeko eta gertuko produktua bultzatzeko Zinemaldian duen presentzia indartu du
Beste urte batez, Eusko Labelek Donostiako Zinemaldian duen presentzia mantenduko du. Hain zuzen ere, erakundeak hamarkada bat darama Zinemaldiarekin elkarlanean. Horri esker, marka erreferente bihurtu da Zinemaldiaren barruan, eta babestutako produktuek gero eta presentzia eta aitortza handiagoa lortu dute urtez urte Zinemaldiaren inguruan antolatutako koktel ofizialetan. Irailaren 20tik 28ra bitarte egingo den 72. edizioan, iaz… Seguir leyendo Eusko Labelek marka sendotzeko eta gertuko produktua bultzatzeko Zinemaldian duen presentzia indartu du
Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendariak Hondurasen izandako Juan López Giza Eskubideen defendatzailearen hilketa gaitzetsi du
«Oinarrizko eskubideen defendatzaileek aurre egin behar dioten jazarpen sistematikoaren inguruko beste gertakari bat da» Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendari Jagoba Álvarezek Hondurasen gertatu den Giza Eskubideen defendatzaile Juan Lopezen hilketa “irmoki” gaitzetsi du. María Jesús San José sailburuak zuzentzen duen Sailaren doluminik «zintzoenak» helarazi dizkie Juan Lópezen familiari eta ingurukoei, baita giza eskubideen defentsan eta… Seguir leyendo Giza Eskubideen eta Biktimen zuzendariak Hondurasen izandako Juan López Giza Eskubideen defendatzailearen hilketa gaitzetsi du
“Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi Eusko Legebiltzarreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Batzordearen aurrean agertu da gaur goizean, bere sailak XIII. legegintzaldirako (2024-2028) ezarri dituen ildo orokorrak aurkezteko. Bere hitzaldian, sailburuak azpimarratu du Euskadi gai dela Europan gertatzen ari den aldaketa industrialaren “aitzindari” izateko, mundu-mailako egoera ekonomikoa “kolokan” badago ere. “Jauzi kualitatiboa… Seguir leyendo “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
2030. urterako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean kokatzeko helburua du Jaurlaritzaren estrategiak
Sede del Gobierno Vasco, Lakua Salón de Actos y escudo de Euskadi Irailaren 18a, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan, Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak iragarri du «Euskadin soldata-arrakala murrizteko estrategia»-ren hirugarren ekintza planean (2025-2030) Jaurlaritzako sail guztiak inplikatuta egotea aurreikusten duela. Estrategia 2018an onartu zen, eta bigarren ekintza-planean (2022-2025) 9 sailek parte hartu dute. Une honetan,… Seguir leyendo 2030. urterako Euskadi soldata-arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean kokatzeko helburua du Jaurlaritzaren estrategiak