Otsailaren 27tik martxoaren 27ra arte gustukoenak hautatu ahal izango dira Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldi honetan, berriz ere, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute.… Seguir leyendo Artea eta Giza Eskubideak: zabaldu da margolanak online aukeratzeko epea
Categoría: albisteak-berriak
Pérez Iglesias sailburuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderen III. Unibertsitate Foroan parte hartu du Iruñean
Foro honen helburua Euroeskualdeko 11 unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea da, ikerkuntzan, prestakuntzan eta mugikortasunean. Sailburuak nabarmendu duenez, Unibertsitateen Lege Aurreproiektuak Euroeskualdeko lurraldeetako unibertsitateekiko harremanak bultzatzea du helburu. Akitania-Nafarroa-Euskadi eskualdeko unibertsitateak eta ikerketa-zentroak ere gonbidatu ditu ZTBP Euskadi 2030en berrikuntza-proiektuetan parte hartzera. Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Unibertsitateen Foroaren… Seguir leyendo Pérez Iglesias sailburuak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualderen III. Unibertsitate Foroan parte hartu du Iruñean
Ardoaren Lege Pakete berriak krisi-neurriak indartzen ditu une erabakigarri batean Arabako Errioxarentzat
Europar araudi berriak kontsumoaren beherakadari, soberakinen pilaketari eta prezioen gaineko presioari aurre egiteko tresnak indartzen ditu “Arduraz jokatu behar dugu: balio erantsi handieneko mahastiak babestu, merkatuaren presioa arindu eta Arabako Errioxaren etorkizuna bermatu”, adierazi du Amaia Barredo sailburuak Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2 milioi euroko krisi-laguntza aktibatuko du martxoan ardogintzaren… Seguir leyendo Ardoaren Lege Pakete berriak krisi-neurriak indartzen ditu une erabakigarri batean Arabako Errioxarentzat
Lehendakaria Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da Bruselara egindako hirugarren bidaian
Bilera instituzionalaren helburua da, besteak beste, euskararen ofizialtasuna eta estatuz azpiko diplomazia aztertzea Imanol Pradales hirugarren aldiz joan da Belgikako hiriburura industria-potentzial handiena duten estaturik gabeko eskualde eta nazioen ahotsa lideratzeko, 2028tik aurrerako etorkizuneko Kohesio Politika definitzeko funtsezko gailurrean Belgikako lehen ministroak, Bart De Weber-ek, martxoaren 4an, Imanol Pradales Lehendakariari harrera egingo dio bere egoitza… Seguir leyendo Lehendakaria Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bilduko da Bruselara egindako hirugarren bidaian
Ertzaintzak zibersegurtasunean jarri du arreta segurtasuneko nazioarteko foro nagusietako bat den SICUR 2026 azokan
Ertzaintzak Madrilgo IFEMAN otsailaren 24tik 27ra bitartean egin den SICUR 2026 – Segurtasuneko Nazioarteko Azokan parte hartu du aste honetan. Bi urtez behin egiten den topaketa horrek segurtasun publikoko eta pribatuko profesionalak eta erabiltzaileak elkartzen ditu, bai eta 25 herrialdetako sektoreko elkarteak eta enpresak ere. Nazioarteko foro garrantzitsu horretan parte hartzen duen seigarren aldi honetan, Ertzaintzak… Seguir leyendo Ertzaintzak zibersegurtasunean jarri du arreta segurtasuneko nazioarteko foro nagusietako bat den SICUR 2026 azokan
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak euskal zinemaren talentua nabarmendu du EITBk sektorearekin egindako topaketan, Goya sarien gala dela eta
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur Bartzelonan parte hartu du EITBk euskal ikus-entzunezko sektoreko profesionalekin antolatutako topaketan, gaur gauean egingo den Goya Sarien galaren harira. Ekitaldian aurtengo edizioan parte hartzen duten sektoreko aktore, zuzendari, ekoizle eta bestelako profesionalak bildu dira; edizio honetan euskal zinemak 47 hautagaitza ditu. Lehendakariordeak azpimarratu duenez,… Seguir leyendo Ibone Bengoetxea lehendakariordeak euskal zinemaren talentua nabarmendu du EITBk sektorearekin egindako topaketan, Goya sarien gala dela eta
Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arretak 739.068 eskaerara iritsi da, aurreko urtean baino % 11,16 gehiago, eta 8,4ko balorazioa lortu du
Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta-zerbitzuak (Zuzenean) kanal anitzeko eta aurrez aurreko arreta-eredua indartu du, Arreta Berria estrategiaren esparruan KZguneek 7.733 ikastaro eta hitzaldi eman zituzten, eta 71.665 erabiltzaile izan zituzten 2025ean 2025ean, Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta-bulegoek 739.000 eskaera baino gehiago kudeatu zituzten arreta-kanal desberdinen bidez, aurreko urtean baino % 11,16 gehiago. Hau da Maria Ubarretxena Gobernantza,… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arretak 739.068 eskaerara iritsi da, aurreko urtean baino % 11,16 gehiago, eta 8,4ko balorazioa lortu du
Eusko Jaurlaritzak Tolosako Ospitale berriaren Plan Funtzionala onartu du eta eraikitzeko proiektua lizitazioa bideratu du 107,6 milioiko inbertsioarekin
Eraikin berria 8.445 metro koadroko lurzati batean kokatuko da, Iurramendi inguruan. 2028ko erdialdean hasiko da eraikitzen, eta 2031n amaituko da Eraikinak zazpi solairu izango ditu: lau gainazalean eta hiru lurpean, horietatik bi aparkalekurako izango dira 380 profesional izango ditu asistentzia-jarduerarako (fakultatiboak, erizainak, laguntzaileak, zelariak), profil zehatzagoak (optometristak, fisioterapeutak edo gizarte-langileak) eta zerbitzu orokorretako 98 profesional… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak Tolosako Ospitale berriaren Plan Funtzionala onartu du eta eraikitzeko proiektua lizitazioa bideratu du 107,6 milioiko inbertsioarekin
26_0160 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du beste bati lesio larriak eragiteagatik, kristalezko edalontzi batekin egindako eraso baten ondorioz
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, igandea, goizaldean, lesio-delitu bat egotzita, Bilboko gaueko aisialdirako lokal batean beste gizon bati indarkeriaz eraso egin ondoren. Atxilotzeari bortizki aurre egin dion akusatuak kristalezko edalontzi batekin jo du biktima, eta zauri larriak eragin dizkio. Ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute. Gertakariak gaur, igandea, goizaldeko lau eta… Seguir leyendo 26_0160 Ertzaintzak gizon bat atxilotu du beste bati lesio larriak eragiteagatik, kristalezko edalontzi batekin egindako eraso baten ondorioz
26_0159 Gizon bat atxilotu dute Beasaingo ile-apaindegi batean indarrez egindako lapurreta batean parte hartzeagatik
Ertzaintzak, Beasaingo ile-apaindegi batean indarra erabiliz egindako lapurreta baten harira abian jarritako ikerketa baten ondorioz, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, delitu horren ustezko egilea delakoan. Atxilotua epailearen esku utzi dute agur, eta espetxeratzeko agindua emand dute. Joan den urteko urriaren amaieran, Ertzaintzak jakin zuen Beasaingo ile-apaindegi batean lapurreta bat gertatu zela. Goizaldean, ezezagun… Seguir leyendo 26_0159 Gizon bat atxilotu dute Beasaingo ile-apaindegi batean indarrez egindako lapurreta batean parte hartzeagatik