Lehendakariak: «Herri erronkak ditugu aurrez aurre eta Herri gisa erantzun beharko diegu, bakoitzak bere eskumen eta erantzukizunetatik»

Imanol Pradalesek iragarri du datorren irailaren 5ean abiatuko dela Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Ituna lortzeko prozesua, uztailean hainbat eragile instituzional eta sozioekonomikorekin izandako bilerak baloratzeko egin duen agerraldian Halaber, Pradalesek eskerrak eman nahi izan dizkio Pedro Sanchezi joan den ostiralean izan zuten bileran izandako “konfiantza- eta zintzotasun-giroagatik”. Bilera horretan, besteak beste, Lehendakariak Gernikako Estatutua… Seguir leyendo Lehendakariak: «Herri erronkak ditugu aurrez aurre eta Herri gisa erantzun beharko diegu, bakoitzak bere eskumen eta erantzukizunetatik»

Osasun sailak jarduera fisikoa sustatzeko eta eskola-umeen sedentarismoa murrizteko laguntzen deialdia egin du

Helburua, txiki-txikitatik ariketak osasunean duen eragin onuragarriari buruzko kontzientzia-maila handitzea da  Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Osasuneko sailburu Alberto Martínezen Aginduari. Agindu horren bidez, Euskadiko elkarte eta kooperatibei 2024-2025 ikasturtean jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko partaidetza-proiektuak garatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen deialdia egin da, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko. Eskola-ingurunean jarduera fisikoa sustatzea eta… Seguir leyendo Osasun sailak jarduera fisikoa sustatzeko eta eskola-umeen sedentarismoa murrizteko laguntzen deialdia egin du

Erakunde sindikalen funtzionamendurako diru-laguntzen deialdia, haien ordezkagarritasunaren arabera

Gobernu Kontseiluak, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, sindikatuen funtzionamendurako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartu ditu gaur, haien ordezkagarritasunaren arabera. Deialdiaren zenbatekoa 1.076.791 eurokoa da. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalak sartu ahal izango dira, eta laguntzak jarduera sindikalaren gastu arruntak finantzatzeko erabili beharko dira, bai eta bulego eta zerbitzuen antolamendurako eta… Seguir leyendo Erakunde sindikalen funtzionamendurako diru-laguntzen deialdia, haien ordezkagarritasunaren arabera

Milioi bat euro inguru euskarazko ikasmateriala sortzeko

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuak proposatutakoari jarraituz, unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetan euskarazko ikasmaterialak ekoizteko laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du gaurko bileran (EIMA deialdia). Deialdi horrek 985.000 euroko zenbateko ekonomikoa du. EIMA deialdiak hiru modalitatetan euskarazko ikasmaterialak sortzeko dirulaguntzak ematen ditu: EIMA 1: material didaktiko inprimatuen edizio-kostuetarako. 500.000 euro EIMA 2.0: euskarazko material didaktiko digitaletarako. 400.000… Seguir leyendo Milioi bat euro inguru euskarazko ikasmateriala sortzeko

Eusko Jaurlaritzak 685.000 euroko dirulaguntza emango du etorkinen erregularizazioa eta laneratzea errazteko

Gobernu Kontseiluak, Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek proposatuta, Sartu Taldeari dirulaguntza bat ematea onartu du gaur, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten eta laneratu aurreko egoeran dauden etorkinen erregularizazioa eta laneratzea errazteko ibilbide-proiektua ezartzeko. W+ proiektua Inkluriorako V. Euskal Planaren 2023-2024 aldirako Plan Operatiboan jasotako ekimen esperimentaletako bat da. Helburua da lan-aurreko… Seguir leyendo Eusko Jaurlaritzak 685.000 euroko dirulaguntza emango du etorkinen erregularizazioa eta laneratzea errazteko

Lehendakariak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programa aurkeztu du, eta Legebiltzarrera bidaliko da

Imanol Pradales lehendakariak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programa aurkeztu dio gaur Gobernu Kontseiluari, ondoren Eusko Legebiltzarrera bidaltzeko. Programak 2024ko ekainaren 19an Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco-k eta Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerrak sinatutako koalizio-akordioa hartzen du erreferentziatzat, legegintzaldi honetarako jarduera-esparrua eta lehentasunak zehazten baititu. Horrela, gaur aurkeztutako testuak aipatutako koalizio-akordioa garatu eta zehazten du, eta 2024-2028… Seguir leyendo Lehendakariak XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programa aurkeztu du, eta Legebiltzarrera bidaliko da

Hezkuntzak mantendu egin ditu LHn hizkuntzen ikaskuntza indartzeko laguntzak

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetan atzerriko hizkuntza indartzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzak jasotzeko deialdia egiten duen Agindua. 100.000 euroko inbertsioarekin, deialdi horren bidez Lanbide Heziketako zikloetako ikasleei atzerriko hizkuntzako ikastaroak emateko —ikastetxean bertan eta eskola-orduetatik kanpo— dirulaguntzak eskaintzen dira. Ikastaro horiek gutxienez 60 ordukoak eta gehienez… Seguir leyendo Hezkuntzak mantendu egin ditu LHn hizkuntzen ikaskuntza indartzeko laguntzak

Eusko Ikaskuntzari dirulaguntza zuzena ematea onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza sustatzeko

Gobernu Kontseiluak onartu du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 30.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Eusko Ikaskuntzari. Laguntza hori Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza bultzatuko duten estrategiak elkarrekin sortzeko da. Ekimena tokiko merkataritza-sarea indartzeko eta soluzio berritzaileen bidez ekintzailetza berriak sustatzeko etengabeko ahaleginaren parte da. Helburu nagusia da eskualde-estrategia integratuak garatzea eta egikaritzea,… Seguir leyendo Eusko Ikaskuntzari dirulaguntza zuzena ematea onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko herri txikietan merkataritza sustatzeko

Elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuetarako 112.500 euroko laguntza onartu da

Eusko Jaurlaritzak bide eman dio gaur memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka, Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldian, berreskuratzeko, ikertzeko eta zabaltzeko proiektu espezifikoak finantzatzeko deialdiari. Deialdi hau 112.500 eurokoa da, eta memoria historikoan diharduten elkarte eta fundazioek gauzatutako ekimenak sustatzera bideratuta dago. Laguntza-lerro honetarako eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, Euskal Herriko… Seguir leyendo Elkarte edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko garatzen dituzten proiektuetarako 112.500 euroko laguntza onartu da

Gobernu Kontseiluak erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko laguntzak onartu ditu

Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoa 2023-2027 NBBEFren kontura, 2024rako 92.000 euro izango dira gehienez Jaurlaritzaren Kontseiluak Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindua onartu du. Agindu horren bidez, erlezaintzarako laguntzak arautzeko oinarriak onartu dira, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan. 2024… Seguir leyendo Gobernu Kontseiluak erlezaintzako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko laguntzak onartu ditu