B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 saioak maiatzaren 29an hasi ziren Donostian. Ekimen hau Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) enpresa-nazioartekotzearen arloan berdintasunezko gizartea sustatzeko hartutako konpromisoaren ondorioz sortu da. Basque Trade & Investmenteko, (BasqueTrade) erakundeko Eusko Jaurlaritzaren SPRI Taldearen barruan dagoen enpresa nazioartekotzeko agentziako kontseilari delegatua den Ainhoa Ondarzabalek, ireki zuen topaketa. Gure enpresak nazioartekotzeko… Seguir leyendo B-WOMENIN Global Meeting & Expanding-ek bere jardunaldiei hasiera eman die, eta eremu profesionalean emakumeen lidergoak duen garrantzia azpimarratzen du
Categoría: albisteak-berriak
Barakaldoko Musika Kontserbatorio Profesionalak orkestra zuzendaritzako nazioarteko ikastaroa hartuko du, John Farrer irakaslearen eskutik
Ekimena ekainaren 14an eta 16an burutuko da, Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoko ikasleekin batera, ikasturteko zuzendariek zuzenduko duten orkestra gisa parte hartuz. Igandean, hilaren 16an, 19:00etan, sarrera libreko kontzertua izango da. Jarduera Barakaldoko Musika Kontserbatorio Profesionalaren 40. urteurreneko programaren parte da. Udal Musika Kontserbatorioak jakinarazi nahi dizue asteburu honetan Orkestra Zuzendaritzako Nazioarteko Ikastaro bat egingo dela, eta… Seguir leyendo Barakaldoko Musika Kontserbatorio Profesionalak orkestra zuzendaritzako nazioarteko ikastaroa hartuko du, John Farrer irakaslearen eskutik
BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak aurreratu duenez, munduko merkataritza % 2,5 hobetuko da 2024an
Nazioarteko merkataritza moteldu egin zen 2023an, ekonomia garatuen eskaera jaitsi egin zelako eta tentsio geopolitikoek, gatazka belikoek eta Panamako Kanalaren eta Suezko Kanalaren bidezko itsas ibilbideen etenaldiek eraginda. Egoera hori sakon aztertzeko eta merkataritza globaleko aurtengo jarduna aurreikusteko, Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren lehen edizioa argitaratu… Seguir leyendo BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak aurreratu duenez, munduko merkataritza % 2,5 hobetuko da 2024an
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
Lehenengo argitaratze data:2024/06/13 Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.073 ikasleetatik 11.829k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 97,98k gainditu du. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 98,07 izan zen. USEk bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta… Seguir leyendo Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
Euskaber: “Hazinnovaren bidez gure bezeroen erosketa-faktoreak ezagutu ahal izan ditugu, gure produktuaren irudia sendotzeko”
Landako oiloek ekoiztutako arrautzak saltzen dituzten 38 baserritarrek osatutako kooperatiba da Euskaber. Fokua hurbiltasuneko ekoizpenean jarrita, arrautzak Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako biltegietan, saltoki txikietan, supermerkatuetan, hipermerkatuetan eta ostalaritzako lokaletan eros daitezke. Guztira 900 salmenta-puntu baino gehiago ditu, eta Zaldibian (Bizkaia) du bere sailkatzeko eta ontziratzeko zentroa 36 langilerekin, 18 emakume eta 18 gizon. Animalien… Seguir leyendo Euskaber: “Hazinnovaren bidez gure bezeroen erosketa-faktoreak ezagutu ahal izan ditugu, gure produktuaren irudia sendotzeko”
UPV/EHU, ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren beste topaketa baten antolatzaile
UPV/EHU arduratu da azken egun hauetan ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren beste topaketa bat antolatzeaz (Mid-Year Meeting). Euskal unibertsitate publikoa partzuergo horretako kideetako bat da eta seihileko honetan Eva Ferreira errektorea izan da haren presidentea. Txandakako presidentetza abenduan jaso zuen, Anders Hagfeldt Uppsalako Unibertsitateko errektorearen eskutik, eta gaurko ekitaldian Virginia Richter Bernako Unibertsitateko hurrengo errektorearen esku utzi… Seguir leyendo UPV/EHU, ENLIGHT unibertsitate partzuergoaren beste topaketa baten antolatzaile
Barakaldo Antzokiak denboraldi berria aurkeztuko du, eta ikuskizunen % 70 baino gehiago Euskadin estreinatuko dira
Nerea Cantero Kultura zinegotziak eta Ana López Asensio Antzokiko zuzendariak denboraldi berrirako Barakaldo Antzokiko programazioa aurkeztu dute gaur goizean, zehazki 2024ko irailetik 2025eko urtarrilera bitarteko hilabeteetarako programazioa. «Bisitatuko gaituzten proposamenen artean, Lear Erregearen bertsio ikonoklastena, telebistako izar batzuk, nazioarteko musikariak, dantza bikaina eta sari anitzeko ikuskizunak aurkituko ditugu», iragarri du Canterok. Kultura zinegotziak iragarri duenez,… Seguir leyendo Barakaldo Antzokiak denboraldi berria aurkeztuko du, eta ikuskizunen % 70 baino gehiago Euskadin estreinatuko dira
60 sorosleak hodartzak zaintzen dituzte eta larrialdiei aurre egiteko prest daude
Larunbat honetatik irailaren 15era arte luzatuko da, hondartza guztietan 10:00etatik 20:00etara Guztira 57 pertsonak osatzen dute 2019tik BPXport Donostiako hondartzetan garatzen ari den sorospen-taldea. 47 sorosle arduratzen dira hondartzak zaintzeaz, eta horiei ontziko 5 patroi eta Kontxako hondartzan lagundutako bainua hartzeko beste 5 pertsona gehitzen zaizkie. Zehazki, eta denboraldi osoan zehar, Ondarretako hondartzak 12 sorosle… Seguir leyendo 60 sorosleak hodartzak zaintzen dituzte eta larrialdiei aurre egiteko prest daude
Dimecok IA eta Big Datako soluzioak aplikatu ditu Immersia startuparekin eta BIND SMEkin, lehiakortasuna hobetzeko
Berrikuntza teknologikoa funtsezkoa da ETEentzat.Izan ere, lehiakortasuna hobetzeko, eraginkortasuna handitzeko eta enpresa txiki eta ertainen prozesuak optimizatzeko, beharrezkoa da teknologia disruptiboak izatea, eraldaketa digitala bizkortzeko eta sektoreak planteatzen dituen erronka berriei aurre egiteko. Bideo honetan ikus dezakegu nola Dimecok, BIND SMEn parte hartzeari esker (ETEei zuzendutako berrikuntza-plataforma), merkatuko talentu, teknologia eta tresnarik abangoardistenak ezagutu eta eskuratu dituen. Immersia startuparen laguntzarekin, Dimecok Big Data eta IAn oinarritutako soluzio disruptibo berriak garatu ditu, eta, horiei esker, sektorean duen lidergoari eutsi ahal izan dio. [embedded content] [embedded content] BIND SMErekin, ETEek startup onenak lortzen dituzte beren erronka teknologikoetarako, eta azkar eta eraginkortasunez konpontzen dituzte. Hala, haien lehiakortasuna hobetzen dute, eta, azken batean, digitalizaziorantz egiten dute aurrera. Gainera, BIND SMEk berrikuntza irekiaren eta berrikuntzaren ekosisteman parte hartzeko aukera ematen du, industriako startup-ekin, 55 ETE eta 70 enpresa handirekin batera. Ezagutu BIND SMEren abantaila guztiak eta nola eskatu zure ETEaren parte-hartzea ekainaren 28ra arte hemen.
Barakaldoko Garapen Iraunkorraren arloak animaliak babesteko ordenantza berri bat bultzatu du
Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala arloak animaliekiko babesa eta bizikidetza arautzeko ordenantza berri bat egitea bultzatu du. Araudi honen helburuak eta ezaugarriak aldez aurretik kontsultatuko dira gaurtik uztailaren 15era bitartean, udalaren webgunearen bidez (www.barakaldo.eus), Alba Delgado zinegotzi delegatuak iragarri duenez. «Ordenantza moderno bat lantzen ari gara, Barakaldon animaliekiko babesaren eta bizikidetzaren inguruan dauden arazo… Seguir leyendo Barakaldoko Garapen Iraunkorraren arloak animaliak babesteko ordenantza berri bat bultzatu du