Barakaldoko Lagunkoitasun Planak 91 proposamen ditu adinekoekin hiria atseginagoa izan dadin

Udalak gaur arratsaldean onartuko du Plana, Barakaldoko Lagunkoia talde eragileak egindakoa, herritarren parte-hartzearekin eta udal teknikarien laguntzarekin batera. Adinekoek berek, laguntza teknikoarekin, 30 ekintza lehenetsi dituzte, hala nola adinekoentzako gizarte-laguntzei buruzko buletin bat sortzea, belaunaldien arteko jarduerak sustatzea, txakur-gorotzak garbitzeko kanpainak egitea, espaloiak beheratzea, kaleak oinezkoentzat egitea, argi-puntuak handitzea, mugikortasun urriko pertsonen laguntzaileentzako kbus-bidaietarako dirulaguntzak… Seguir leyendo Barakaldoko Lagunkoitasun Planak 91 proposamen ditu adinekoekin hiria atseginagoa izan dadin

IV. STEAM Euskadi Sariek hezkuntza zientifiko-teknologikoko euskal jardunbiderik onenei aitortza egin die

Laugarren edizioan sarituak izan dira, besteak beste, honako hauek sustatutako proiektuak: Jado Ikastetxea, Don Bosco LHII eta Kutxa Fundazioa STEAM Hezkuntzako 127 ekimen aurkeztu dira; horietatik 80k lortu dute STEAM Euskadi zigilua, STEAM Hezkuntzaren izaera nabaria aitortzen duena Hezkuntza Sailak Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan antolatzen ditu sari hauek, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako… Seguir leyendo IV. STEAM Euskadi Sariek hezkuntza zientifiko-teknologikoko euskal jardunbiderik onenei aitortza egin die

Basque Culinary Centerrek XII. Eusko Label Lehiaketa ospatu du

Basque Culinary Centerrek eta HAZIk antolatutako XII. Eusko Label Lehiaketa ospatu da gaur arratsaldean. Bertan, BCCko lehen mailako ikasleek, zortzi taldetan banatuta, Eusko Label zigiluarekin ziurtatutako produktuekin egindako lau pintxotan oinarritutako menua prestatu behar izan dute zuzenean. Lehiaketa honen bidez, ikasle gazteak, euskal gastronomiaren preskriptore izango direnak, Euskadiko kalitatezko produktuekin ohitu nahi dira, eta bertako… Seguir leyendo Basque Culinary Centerrek XII. Eusko Label Lehiaketa ospatu du

Ihobek hondakin-bilketa handia egingo du Ekoetxea sareko espazio naturaletan Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat egiteko

Ingurumenaren Mundu Eguna ekainaren 5ean ospatzen da urtero mundu osoan, eta aurtengo leloa “Gure lurrak. Gure etorkizuna” izango da, argi uzteko lurrak lehengoratzeak duen garrantzia, lehortearen aurreko erresilientzia eta desertifikazioaren aurkako borroka Ekoetxea sareko lau zentroetan irekita daude jadanik izen-emateak herritarrentzako hondakin-bilketetan parte hartzeko, ekainaren 8an, larunbatean Ihobek, halaber, “Let´s clean up Euskadi 2024” deritzon… Seguir leyendo Ihobek hondakin-bilketa handia egingo du Ekoetxea sareko espazio naturaletan Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat egiteko

Eneko Goia da Donostiako Udaleko udalbatzak Gipuzkoako Espetxera egingo duen bisitaren burua

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako jarduneko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Donostiako Udalbatza hartu du gaur, Eneko Goia alkatea buru duela, Gipuzkoako espetxeko instalazioetara egindako bisitan. Eugenio Artetxe Justiziako zuzendariak eta Jaime Tapia espetxe-gaietako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak ere parte hartu dute topaketan; udaletik, berriz, gobernu-taldeko zein beste udal-talde batzuetako ordezkariak joan dira. Alfredo Gómez ikastetxeko… Seguir leyendo Eneko Goia da Donostiako Udaleko udalbatzak Gipuzkoako Espetxera egingo duen bisitaren burua

Greenpower-Bridgestone auto elektrikoen zirkuitua Barakaldon izango da igande honetan, laugarren urtez

Hainbat udalerritan -azkena, Laudio- arrakasta handia lortu ondoren, Greenpower-Bridgestone hiri zirkuitua Barakaldora itzuliko da asteburu honetan. Laugarren aldiz jarraian izango da ekimen hau hirian, betiere Bridgestone, Udaleko Garapen Jasangarriaren eta Ingurune Naturalaren Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Alfonso Libano Firestone Fundazioaren eta Autozerbitzuaren eskutik. Bigarren alkateordeak, Carlos Fernándezek, eta Garapen Jasangarriko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak, Alba… Seguir leyendo Greenpower-Bridgestone auto elektrikoen zirkuitua Barakaldon izango da igande honetan, laugarren urtez

Udako dantzaldiak datorren asteazkenean itzuliko dira Los Hermanos parkera

Denboraldi berria irailaren 25era arte luzatuko da. Asteazkenetan 16 hitzordu izango dira, 17:30ean, eta hainbat orkestrak parte hartuko dute. Barakaldoko Udalak asteazken honetan ekingo dio adinekoentzako udako dantzaldien denboraldiari. Denboraldi berriak 16 hitzordu izango ditu asteazkenetan, irailaren 25era arte. «Barakaldoko adinekoek asko gozatzen dute jarduera hau, eta ilusio handiz prestatzen dugu Gizarte Ekintza Sailetik. Eguraldi… Seguir leyendo Udako dantzaldiak datorren asteazkenean itzuliko dira Los Hermanos parkera

Lehendakariak adierazi du “gizadiaren historiako obra kultural kolektiborik garrantzitsuena” dela zientzia

Iñigo Urkullu INNOBASQUEren Batzarra ixteaz arduratu da, eta bilera honetan makila eskuratu du, berrikuntza agentzia honen Ohorezko Presidente gisara “Berrikuntza Herri helburua da eta hamaika urte hauetan Europaren parera iristea lortu dugu” −nabarmendu du  Gaur goizean, Donostiako Miramon Parkean izan den INNOBASQUEren Batzarra itxi du Lehendakariak, eta, ekitaldi honen barruan, Iñigo Urkulluk berrikuntza agentzia honen… Seguir leyendo Lehendakariak adierazi du “gizadiaren historiako obra kultural kolektiborik garrantzitsuena” dela zientzia

Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean

24_0313 Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean Prentsa zerbitzua 2024-05-30 Ertzainek 19 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta, Kontxako hondartzatik motxila bat lapurtu nahian ari zenean lapurretaren lekuko baten aurka kristalezko botila… Seguir leyendo Donostian atxilotu dute hondartzatik motxila bat indarkeria erabiliz lapurtu nahian ari zenean