Categorías: albisteak-berriak

Europako proiektu berritzaile baten buru izango da UPV/EHU, hezkuntza inguruneetan desinformazioari aurre egiteko asmoz

Europako QYourself proiektu berritzailearen buru izango da UPV/EHU. Europar Batasunaren Erasmus+ programak finantzatuko du proiektua, eta desinformazioari aurre egitea du helburu, hainbat hezkuntza ingurunetako irakasleei alfabetatze mediatiko eta informatiboari buruzko ezagutzak, tresnak eta materialak emanez. Proiektuak 250.000 euroko finantzaketa eta bi urteko exekuzio epea izango ditu –2023ko azarotik 2025eko urrira bitarte–, eta desinformazioaren fenomenoari aurre egiteko premiagatik sortu da, arazo larria baita hori gaur egungo gizarte demokratikoan, oro har.

Proiektuaren barruan, aliantza estrategikoa egin da erronka horri aurre egiteko funtsezkoak eta osagarriak diren UPV/EHUko bi jakintza arloren artean: kazetaritzaren eta hezkuntzaren artean, hain justu. Horrela, QYourself proiektuko lantaldean UPV/EHUko irakasleak eta ikertzaileak daude, bai Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailekoak, bai Bilboko eta Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateetakoak. Hauek dira proiektuko ikertzaile nagusiak: María José Cantalapiedra González Kazetaritza Saileko irakasle titularra eta Bitartez Ikertalde Finkatuko ikertzaile nagusia, eta Dorleta Apaolaza-Llorente Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktikako irakaslea eta Gizarteak, Prozesuak eta Kulturak (VIII.-XVIII. mendeak) Ikertaldeko kidea.

Hezkuntza inguruneetan alfabetatze mediatikoko gaitasunak garatzeko neurriak hartzeko premiak bultzatuta iritsi da QYourself, irakasleekin lankidetza estuan. Proiektuan irakasleentzako hezkuntza baliabide irekiak sortuko dira, ikasgelako desinformazioaren fenomenoari aurre egin eta ikasleen pentsamendu kritikoa pizteko asmoz. Azken batean, desinformazioaren aurkako entrenamendu praktikoa izango da QYourself, gogoetaren bidez egindakoa, eta, kazetaritza metodoan oinarritutako tresna digitalak ezarriz, edukia eta iturriak hautatzeko eta informazioaren azken itxura erabakitzeko prozesuak barneratzen lagunduko du.

Nazioarteko partzuergo koherentea

QYourself proiektuaren hasierako bilera 2023ko abenduaren 19an izan zen, asteartean, eta, nazioarteko partzuergo koherente eta osagarri bat eratzeko asmoz, Europako beste bost erakunde hauek ere bertako kide dira: Alemaniako Iberika hezkuntza taldea, irakasleentzako materialak eta eskuliburuak sortzen espezializatua; Poloniako (Torún) bigarren hezkuntzako XLiceum ikastetxea, UNESCOren eskola sareari atxikia (RedPEA); Espainiako Maldita.es irabazi asmorik gabeko fundazioa, desinformazioaren aurka borrokatzen duena fact-checking deritzonaren bidez; Greziako Stimmuli GKEa, hezkuntza proiektuen eta ikasketa planen ezarpenean espezializatua; eta Italiako Cesie erakundea, helburu nagusitzat duena hezkuntzan berrikuntza, parte-hartzea eta hazkundea sustatzea. Gainera, UNESCO sustatzeko UN ETXEA Euskal Herriko Elkartearen babesa du proiektuak, eta UNESCOren Espainiako Eskola Elkartuen Sarearena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

10 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

13 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

13 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

13 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

13 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

13 horas hace