Categorías: albisteak-berriak

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono mugikorrak lapurtzen zituen eta, ondoren, horien jabeen banku-kontuetatik dirua atera eta atzerriko kontuetara eta/edo kriptodiru-zorroetara transferitzen zuen talde kriminal bateko kidea izateagatik.

“Ilunakoin” izeneko ikerketa 2024an hasi zen, telefono mugikorra lapurtu zioten eta, ondoren, bere banku-kontuetatik kriptodiru-zorroetara iruzurrezko transferentziak egin zizkioten biktima baten salaketa jaso zenean.

Bilboko Ertzain-etxeko Delitu Telematikoen Taldeak hartu zuen bere gain ikerketa eta, ikertu ondoren, egiaztatu zuen lapurtutako diruaren zati bat bizilekua Bizkaiko hiriburuan zuen gizon baten kriptodiru-zorro batera iritsi zela. Gainera, ondorioztatu zuen pertsona hori modus operandi bera zuten kasu gehiagotan inplikatuta zegoela.

Orain arte, hamahiru biktima identifikatu ahal izan dituzte, eta, guztira, 150.000 euro inguruko galera ekonomikoa izan dute.

Halaber, eginbideak ireki dizkiete ikertu gisa beste bederatzi pertsonari, magrebtar jatorriko 24 urtetik 56 urtera bitarteko zortzi gizoni (horietatik sei ez dira Espainiako lurraldean bizi) eta europar jatorriko 26 urteko emakume bati. Horietako bakoitzak parte-hartze maila desberdina du taldean.

Atxilotuaren etxean egindako miaketan hainbat gailu elektroniko, eskudirutan 4.000 euro, kriptodiru-zorro hotz bat, NAN bat eta atxilotuaren argazkia zeraman gidabaimen espainiar faltsutu bat konfiskatu zituzten, gama altuko ibilgailu batez gainera.

Atxilotua magrebtar jatorriko 21 urteko gizona da, eta iruzur-delitua, errezeptazioa, kapitalak zuritzea, egoera zibilaren usurpazioa eta informazio-sistemetan legez kanpo sartzea leporatu dizkiote. Atzo, asteartea, epailearen eskuetan jarri zuten, eta epaileak prebentzioz espetxeratzeko agindua eman zuen.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du taldearen biktima gehiago egon litezkeen jakiteko.

Aholkuak

Ertzaintzak herritarrei eskatzen die telefono mugikorren segurtasuna indartzeko, pantaila-blokeoak (PINa, patroia edo biometria) nahitaez erabiliz eta banku-aplikazioetan autentifikazio bikoitza aktibatuz. Egiaztatu da neurri horiek ez izateak erraztu egiten duela kontu pertsonaletan berehala sartzea eta galdu edo lapurtuz gero iruzurrezko transferentziak egitea; arrisku horiek erabat minimizatuko lirateke segurtasun-konfigurazio egoki batekin. Era berean, funtsezkoa da, lapurtuz gero, berehala blokeatzea SIM txartela norberaren operadorearen bidez, gailua egiaztapen-kodeak jasotzeko edo iruzurrezko deiak egiteko erabiltzea eragozteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

6 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

6 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

6 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

6 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

6 horas hace

Torres Lehendakariordeak inklusioa bultzatu du erabiltzaileen entzute aktiboaren eta parte hartzearen bidez

Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak berretsi du sistema “eskuragarriago eta duinago” batekiko konpromisoa, sistema erabiltzen…

6 horas hace