Categorías: albisteak-berriak

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lau zerbitzu kliniko onenetarikoak dira, Osasun Ospearen Monitorearen arabera

2023. urtean ospe onena izan duten Espainiako zerbitzu klinikoen emaitzak aurkeztu dira, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko lau espezialitate mediko dagokien kategoriako onenen artean kokatu dira. Horiek horrela, Pediatria, Obstetrizia eta Ginekologia eta Onkologia erradioterapikoa zerbitzuak lehen hamarren artean geratu dira, 9. postuan zehazki; Oftalmologia, berriz, 14. postuan geratu da bere kategorian.

Espainiako osasungintza guztiaren ospea aztertzen duen azterketa independente bakarra da MRS. Osasun-sistemako eragileen ebaluazioaren bidez egiten da azterketa, hiru balorazio oinarri hartuta:

  • Lehenengoa medikuek egiten dute;
  • Bigarren balorazioa, ostera, honako hauek egiten dute: erizainek, ospitaleko zuzendari nahiz gerenteek, erizain-kudeatzaileek, enpresa farmazeutikoetako zuzendariek, ospitaleko farmaziako arduradunek, pazienteen elkarteen arduradunek, eta osasun-kazetari nahiz informatzaileek;
  • Hirugarren balorazioa, azkenik, 34 zerbitzu klinikoren helburu espezifikoetako 3.254 adierazle baino gehiagoren azterketa da.

Informazio gehiago

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

1 hora hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

16 horas hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

16 horas hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

16 horas hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

16 horas hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

16 horas hace