Categorías: albisteak-berriak

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina eta haxixa zuten hainbat bilgarri, ustez txikizkako salmentarako prestatutakoak, eta 420 euro atzeman ondoren.

Atzo, osteguna, arratsaldeko zortziak aldera, patruila bat arma zuriak eta objektu arriskutsuak detektatzeko eta droga-salmentaren eta -kontsumoaren aurkako prebentzio-lanetan ari zen Gasteizko Alde Zaharrean.

Agenteek gizon bat identifikatu zuten, eta kirol-jertse baten poltsikoetan hauts zuri bat, ustez kokaina, zuten plastikozko sei poltsatxo aurkitu zizkioten.  Horrez gainera, haxixa zuten antzeko beste zortzi bilgarri eta substantzia beraren zati handiago bat zuen poltsatxo bat ere aurkitu zizkioten. Gerriko poltsa batean zeraman diru-zorroan 420 euro zeramatzan kopuru ezberdinetako billetetan.

Banako dosietan banatuta zeuden eta ustez txikizkako salmentarako prestatuta zituen droga horiek eta esku-dirua aurkitu izanaren ondorioz, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik atxilotu zuten.

Atxilotuak, magrebtar jatorriko 24 urteko gizonak, aurrekariak ditu jabetzaren aurkako egitateengatik, batez ere lapurretengatik, eta gaur, ostirala, eraman dute epaitegira polizia-izapideak amaitutakoan.

Jaitsi Argazkia/Foto

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…

12 horas hace

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…

12 horas hace

Donostiako Udalak Bretxako plaza berriari eguzki-lore forma eman dio donostiarren topaleku izan dadin

Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…

15 horas hace

Donostian lehen aldiz egingo da Espainiako Zuhaitz-Igotze Txapelketa

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…

15 horas hace

Aldatzen doan lana: erronak psikosozial berriak

Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…

15 horas hace

Inhabilitación y prisión para un ertzaina por sustraer 40 euros de una multa de tráfico

La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…

15 horas hace