Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia sailburuek Languages Lanean kongresua aurkeztu dute gaur Bilbon. Urtarrilaren 18 eta 19an Bilbon izango den kongresu honek aukera emango du lan eta jarduera ekonomikoaren eremuan hizkuntzen kudeaketen erronkei buruzko esperientziak ezagutzeko eta irakaspenak partekatzeko, baita horien gainean eztabaidatzeko ere. Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak gonbidatu dira. Hitzaldiez gain, gai jakinen arabera antolatutako mahai-inguruetan parte hartu ahal izango da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute kongresua. Gaur Euskalduna Jauregian Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia sailburuek aipatu dute hizkuntza-kudeaketaren konplexutasuna ulertu behar dela globalizazioa, aniztasuna edo nazioartekotzearen testuinguruan. Halere, Hizkuntzen kudeaketak lan munduan onurak dakartzala azpimarratu dute.
Bingen Zupiriak azaldu duenez, azken hamarkadetan euskara eremu berriak irabazten aritzea ezinbestekoa izan da euskararen indarberritze prozesuan. “Languages Lanean” kongresua mugarri berria da lan-eremuan euskararen presentzia areagotzeko. “Ez gara hutsetik abiatzen, eta uste dugu azken urteotan landutakoa baliagarria izan daitekeela adibideak eta jardunbide egokiak ezagutzeko eta ikasteko, helburu batekin: euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzea, baita enpresa arloan ere.”
Bestalde, Arantxa Tapiak ziurtatu du enpresa batek hizkuntza kudeaketari buruzko hausnarketa egiteak eta erabakiak hartzeak lehiakortasuna irabazteko eta kalitatezko produktu edo zerbitzua eskaintzeko balio duela: “Hizkuntzen kudeaketa enpresaren kudeaketa prozesuan txertatua duen enpresa lehiakorragoa izango da merkatuan: barne prozesuak hobetuko ditu eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko berme handiagoa izango du”.
Egitarau zabala eta 50 hizlari baino gehiago
Bi eguneko topaketa izango da, eta Bilbon izango du egoitza; urtarrilaren 18an Euskalduna Bilbao Jauregian eta 19an Guggenheim Bilbao Museoan. Kongresua hiru zatitan banatuko da:
Zergatik da garrantzitsua hizkuntzen kudeaketa egokia egitea?
Nazioarteko testuinguruan mugitzeko nahiz gure interes taldeekin komunikatzeko, gure erakunde eta enpresetan hizkuntza bat baino gehiago erabili beharra dugu askotan. Komunikazio hori modu egokian kudeatzen ez bada, eragina izango du zerbitzuaren kalitatean eta lehiakortasunean.
“Hizkuntza-kudeaketa aurreratuak enpresaren talentua garatu, elkarlanean aritzeko gaitasuna hobetu eta lehiakorragoa izaten lagun dezake. Horretaz gain, ekarpena egiten die euskararen sustapenari eta Europako kultura-aniztasunari”.
Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea.
Nori zuzentzen zaio Languages Lanean kongresua?
Enpresari eta langile, bezero eta hornitzaile… Hizkuntzaren erabilerari lotutako kezkak dituen lan-eremuko pertsona orok topatuko du ezagutza interesgarria kongresuan; besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari; nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzek duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak.
Izen emateak zabalik
Languages Lanean kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea: https://languageslanean.euskadi.eus
25_0293 Santurtzin, beren etxeko atarietan, adineko emakumeei indarkeria erabiliz egindako bi lapurretaren ustezko egilea atxilotu…
Ertzaintzako agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, apirilaren 3an etxebizitza batean indarra erabiliz…
Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, Bilboko Udalak sustatzen dituen dantzaldiek aire zabaleko saioei ekingo die berriro maiatzean…
Bilboko Udaleko eta Gazteria Sailak eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak «Balkoi jangarriak» ekimena jarri dute…
Maiatzaren 4an, hileko lehen igandean, Bilbao Zerbitzuak-ek jada ez dauden amak omenduko ditu berriro Udal Hilerriko kaperak hartuko duen…
Bilboko Udalak udal-ikasgelen ordutegiak eta plazak zabalduko ditu asteburuetan, zapatu honetatik (maiatzak 3) ekainaren 1era arte. Errefortzuaren…