Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosa, Borja Lazaro´ren sendiarekin batera, Gasteizko kontzentrazioan, argazkilari gaztearen desagerpenaren hamargarren urteurrenean

Segurtasuneko Sailburuorde Rodrigo Gartzia-Azurmendi´rekin, Emilio Sola eta Ertzaintzako Koordinazio eta Lankidetza Unitateko buru Hugo Prietorekin batera

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Rodrigo Gartzia-Azurmendi Segurtasuneko sailburuordearekin eta Borja Lazaroren sendiarekin batera, Gasteizko Urrezko Zeledonen enparantzan egindako elkarretaratzean parte hartu du, argazkilari gaztea Kolonbian desagertu zeneko hamargarren urteurrenean.

Lazaro, argazkilaritza gustuko informatikako ingeniaria, 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azkenekoz El Cabo de la Vela´ko (La Guajira, Kolonbia) ostatu batean. Garai hartan 34 urte zituen eta inguruan argazki erreportaje bat egiten ari zen. Senideek eta lagunek 2014´ko urtarrilaren 7´tik 8´rako gauean zer gertatu zen jakiteko itxaropena dute.

Desagertu aurreko orduak Borja Lazarok kopa batzuk hartzen eman zituen turista talde batekin batera. Haren gauzak, besteak beste, argazki-kamera eta pasaportea, ostatu hartzen zuen establezimenduan aurkitu zituzten. Ordutik, Kolonbiako Poliziak hainbat hipotesi aztertu ditu, baina batek ere ez du jarraipenik izan, eta gaur ez dakigu zer gertatu zen.

Nerea Melgosa´rekin eta Rodrigo Gartzia´rekin batera, Hugo Prieto izan da, Koordinazio eta Lankidetza Unitateko burua eta Ertzaintzaren ordezkaria Desagertuen Zentro Nazionalean eta Lazaro familiarekin duen loturan. Zehatz-mehatz jarraitzen du kasua, nahiz eta Kolonbiako poliziak informazio gutxi eman.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

1 hora hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

1 hora hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

1 hora hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

1 hora hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

1 hora hace

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

10 horas hace