• Proiektuak irisgarritasuna, energia-efizientzia eta eraikin barruko guneak hobetzea aurreikusten du
• Emakumeen aldagelak behar berrietara egokitzea ere aurreikusten du, azken urteotan emakume gehiago daudela kontuan hartuta
• Lanaren kostua 5,7 M/€-koa da, eta Europako NEXT GENERATION EU funtsen laguntzaz (3 M/€) ordainduko da
Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman dio Ondarretan dagoen Donostiako Ertzain-etxea birgaitzeko proiektuari, 5,7 M/€-ko kostuarekin. Kontratazio-izapidetan dagoen obrak ertzain-etxearen eraikineko fatxada eta barruko gune batzuk berritzea aurreikusten du, energia-efizientzia hobetzeko eta instalazioak langileen eta herritarren gaur egungo beharretara egokitzeko. Hori guztia ertzain-etxerako irisgarritasuna hobetzeko eta eraikina ingurunearekin hirigintzaren ikuspegitik hobeto integratzea lortzeko helburuarekin.
Basauriko Ertzain-etxean eraikin barrua birgaitzeko eta energia-efizientzia hobetzeko egindako lanak bezala, proiektu hau Ertzaintzaren Azpiegituren Kudeaketa Plan Orokorraren barruan gauzatuko da. Plan horrek, Europako NEXT GENERATION-EU funtsetako dirulaguntzen bidez, polizia-eraikinen birgaitze eta egokitzapen jasangarria sustatzen du.
BIRGAITZEKO PROIEKTUA
Obra honek 28 urtetik gorako erabilera intentsiboaren ondoren, eraikuntzaren hainbat alderditan narriatzen joan diren instalazioak hobetzeko beharrari erantzuten dio. Hori dela eta, kanpoko zaharberritze-lan nagusiak izango dira, besteak beste, fatxada, begiratoki eta leihoak berritzea eta perimetroko hesia kentzea.
Ertzain-etxearen barruan, berriz, beheko solairua hobeto banatzea aurreikusten da, herritarren arretarako gunerako sarbidea zuzenagoa izan dadin, eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Horrez gainera, instalazioak Ertzaintzaren errealitate berrira egokitzeko, urtetik urtera emakume gehiago sartzen baitira kidegoan, emakumeen aldagelen eremua zabalduko da. Bestalde, hobekuntzak egingo dira ziegen eremuan ere, eta 11 gune ezarriko dira helduentzat eta 1 adingabeentzat.
JASANGARRITASUNA ETA ENERGIA EFIZIENTZIA
Ertzain-etxea birgaitzeko proiektuaren funtsezko zutabeetako bat eraikinaren energia-efizientzia sustatzeko neurriak hartzea da. Planak alderdi ezberdinetatik heltzen dio gai horri, energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa murrizteko ikuspegi integral batetik.
Panel fotovoltaikoak jarriko dira eraikinaren teilatuan, eta horrekin energia-kontsumoa gutxienez % 30 murriztuko da, batez ere eguneko orduetan. Era berean, energia-efizientzia hobetzeko estrategiak barne hartzen du klimatizazio- eta aireztapen-ekipamenduak ordezkatzea eta ur bero sanitarioa (ACS) sortzeko sisteman aurrerapenak egitea. Bestalde, argiztapena, 24 orduan operatibo dagoen eraikin batean kontsumo-iturri handienetako bat izanik, goitik behera ordezkatuko da LED teknologiako sistemekin, efizienteagoak baitira eta kontsumo txikiagoa baitute.
Proiektu hau gauzatzeko kalkulatutako gastua 5,7 M/€-koa da, bi zatitan banatuta. Lehenengoa, 2024an, 2,7 M/€-koa, eta bigarrena, 2025ean, 3 M/€-koa.
Jaitsi Foto del proyecto de rehabilitación / Birgaitzeko proiektuaren argazkia
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…