Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan substantzia estupefazienteen hainbat kopuru atzeman ostean, droga-trafikoaren eta armak eta objektu arriskutsuak eramatearen aurkako aisialdiko lokal batean egindako polizia-dispositibo batean. Hamahiru pertsona ere espedientatu dituzte, hamabi drogak edukitzeagatik eta bat labana bat eramateagatik. Bestalde, gizon bat atxilotu dute beste establezimendu batean, eta zenbait gramo ketamina atzeman dizkiote.
Goizaldeko ordu biak eta laurden aldera atxilotu dute emakumea, herritarren babeserako patruila batzuek Gasteizko Judimendi inguruan dagoen establezimendu batean esku hartu dutenean, armak eta objektu arriskutsuak eramatearen eta drogen kontsumoaren eta trafikoaren aurkako Ekintza Planaren barruan.
Dispositiboan, agenteek 40 urteko emakume espainiar bat atxilotu dute, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita; izan ere, bost gramo anfetamina sulfato (speed), marihuana-kukulu bat eta pilulak aurkitu dizkiote, ustez MDMAkoak.
Gainera, 33 pertsona identifikatu dira guztira, eta hamahiru pertsonari (bederatzi gizon eta lau emakume, 28 eta 54 urte bitartekoak; hamaika espainiar nazionalitatekoak, bat magrebtar jatorrikoa eta bestea europarra) espedienteak ireki zaizkie Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea hausteagatik. Zehazki, hamabi pertsona substantzia estupefazienteak edukitzeagatik eta bat labana bat eramateagatik. Lokalaren zoruan ere kuter bat aurkitu dute patruilek, eta konfiskatu egin dute.
Beste gizon bat, 32 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, goizaldeko ordu biak aldera atxilotu dute Gasteiz etorbideko aisialdirako lokal batean. Inplikatuak zazpi gramo ketamina inguru zeramatzan, eta, beraz, atxilotu egin dute droga-trafikoko ustezko delitu batengatik.
Atxilotutako bi pertsona aske utzi dituzte dagoeneko, beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, eta laster Agintarita Judizialean aurkeztu beharko dira.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…