Gaur egun, aplikazio asko daude sasoian jartzeko. Hala ere, ia ez dago 50 urtetik gorakoentzako eskaintzarik. Arazo horri irtenbidea emateko Sensalus aplikazioak zainketa-ohitura osasungarriak sortzea du helburu. APP honek, ariketa fisikotik eta muskularretatik haratago, osasunaren aldetik garrantzitsuak diren oinarrizko aspektuak eskaintzen ditu, hala nola nutrizioa, kalitatezko atsedena eta mindfulnessa.
“Sensalusek ariketa plan guztiz pertsonalizatua eskaintzen du, adin, maila eta egoera fisiko bakoitzerako pentsatuta”, azaldu dute arduradunek.
Pertsona bakoitzaren maila fisikotik abiatuta, adimen artifizialeko algoritmoen eta machine learning-aren eskutik, adineko pertsonen bizimodu sedentarioa hausteko errutina pertsonalizatuak sortzen dira, bizitza osasuntsu baten aldeko apustua ere sustatuz. Era berean, aplikazioak ariketak etxean egiteko aukera ematen du, gimnasioak erabili beharrik gabe. “Intentsitate txikiko ariketak egin daitezke gimnasiora joan gabe edo makinak erabili gabe”, diote.
Indarra, yoga, elastikotasun eta oreka ariketak dira adin edo egoera fisiko bakoitzerako modu egokian jartzeko aukeretako batzuk. Sensalusek ehunka ariketa eta asteko plan desberdin ditu, zahartze aktiboan esperientzia handia duten prestatzaile fisikoen diziplina anitzeko talde batek definituak.
Erabiltzailearen osasuna eta ongizatea bermatzeko, loaren kalitatea hobetzeko aholku, audio eta bideo sorta bat eta meditazio gidatuko saio batzuk ere baditu, atsedena hobetzeko, estresa eta antsietatea saihesteko.
Aplikazio honek eskaintzen dituen abantailen artean azpimarratzekoa da gaixotasun neurodegeneratiboak prebenitzen dituela, sedentarismoa, obesitatea edo depresioa pairatzeko arriskua muurizten ditu, eta maila pertsonalean, erabiltzaileen harremanak hobetzen ditu taldean erabiltzeko aplikazio bat delako. “App bakar batean biltzen dugu gorputza eta arima lantzeko behar den guztia: fitness, nutrizioa, atsedena eta mindfulnessa”, nabarmentzen dute Sensalusetik. Plataformak, gainera, nutrizioari buruzko oinarrizko aholkuak eta sukaldaritzako ehunka errezeta osasungarri eskaintzen ditu.
info+: sensalus.com
Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…