Categorías: albisteak-berriak

«ITSASERTZA» Larrialdi Planaren Aholku Batzordea erakundeen arteko jarduera koordinatzen ari da euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean

• Batzordeak, Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela, isurketaren ezaugarrien, itsasoan duen portaeraren eta AZTI itsas teknologia-zentroak orain arte egindako simulazioen emaitzen berri eman du
• ITSASERTZA Plana 2019ko apirilaren 9an onartu zen Gobernu Kontseiluan. Oraingo honetan aktibatzen da lehen aldiz

«ITSASERTZA» Larrialdi Planaren Aholku Batzordea erakundeen arteko jarduera koordinatzen ari da euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean

Servicio de prensa

2024-01-11

Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Planaren Aholku Batzordeak (ITSASERTZA), Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru duela, eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako, EUDELeko, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietako, itsas kapitaintzetako eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzako arduradunek osatuak, erakundeen arteko koordinazio-lanei heldu die gaur, euskal kostaldean gerta daitekeen pellet plastikoen agerpenaren aurrean.

Bileraren ondoren, Erkorekarekin batera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Orozek, EUDELeko presidentea Esther Apraizek, AZTIko zuzendari Rogelio Pozok, Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Bizkaiko Ingurumeneko zuzendari Álex Pelaezek isurketaren ezaugarrien, itsasoan izaten ari den portaeraren, eta AZTI itsas zentro teknologikoak orain arte itsasoaren egoerari buruz egindako simulazioen emaitzen berri eman dute.

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, joan den asteartean Plan horren alerta-fasea prebentzioz aktibatu ondoren egin da Aholku Batzordearen bilera, isurketaren iritsieraren balizko egoerari aurrea hartzeko. Izan ere, etengabeko jagoletza-lana lehenetsi da, baita erakundeak, organismoak eta sektoreak koordinatzekoa ere, ahalegin guztiak bateratu eta koordinatzeko helburuz.

ITSASERTZA prozedura bat da, pertsonak eta ondasun materialak arriskuan jar ditzaketen itsasoko kutsadura-egoerei aurre egiteko. Planaren lurralde-eremuak euskal lurraldeari dagokion kostalde osoa hartzen du eta, ondorio operatiboetarako, lurralde-banaketarekin bat datozen bi eremutan banatzen da: Bizkaia eta Gipuzkoa

Alerta-fasean, itsas kutsaduraren balizko gertaera baten aurrean mobilizatu daitezkeen bitartekoak eta baliabideak antolatzen dira, behar den erantzun-mailaren arabera.

Fase horretan azterketa xehatua jasotzen da, kutsadura-arrisku posibleen ebaluazioa egin ondoren egoeraren, baldintza meteorologikoen, ozeanografikoen eta ingurumenekoen arabera, eta, hala badagokio, eremu kalteberenak identifikatzen dira, aplikazio-eremuan sartutako zonen sentikortasun-mapen bidez, Plana aktibatzea eskatzen duten egoeretan babesteko.

ITSASERTZA Plana 2019ko apirilaren 9an onartu zen Gobernu Kontseiluan. Oraingo honetan aktibatzen da lehen aldiz.

PRENTSAURREKOA: https://labur.eus/PuSIk

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati labankada bat emateagatik lepoan

Ertzaintzak adingabe bat atxilotu du gaur goizaldean Areetan, lesio larrien delitu bat egotzita. Atxilotuak bi…

10 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

19 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

1 día hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

1 día hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

1 día hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

1 día hace