Ertzaintzako agenteek 23 eta 29 urteko bi gizon atxilotu dituzte bart Sestaon, hilketa saiakera eta lesioak egotzita, hurrenez hurren. Bi inplikatuek elkarri eraso diote, eta batek labana bat erabili du, besteari aurpegian eta lepoan zauriak eragiteko. Biak ospitalera eraman dituzte.
Bart gauerdia baino lehentxeago eman diote abisua Ertzaintzari. Komunikatzaile batek bi gizonen arteko erasoen berri eman du Sestaoko Los Baños kalean. Patruila batzuk bertaratu dira, eta gizon bat aurkitu dute, aurpegian eta lepoan, besteak beste, odola zeriola. Berehala, premiazko osasun-baliabideak eskatu dituzte, eta, iritsi arte, bi ertzainek lepoko zauria buxatu dute, odoljarioa kontrolatzen saiatzeko. Zauri bat zuen saihetsetan eta beste bat hankan.
Borrokan parte hartu duen besteak lesioak zituen sudurrean, eta osasun-baliabideak iritsi direnean, bi pertsonak eraman dituzte, lehena Gurutzetako Ospitalera arma zuriz egindako zauriekin, eta bigarrena San Eloy Ospitalera. Zauriturik larriena ospitalean dago, baina bere bizitza arriskutik kanpo dago.
Ertzaintzak ustez gertakarietan erabilitako arma zuria atzeman du, kalean aurkitutako labana bat, erasoak izan diren tokitik gertu. Lehen ikerketen ondoren, bi gizonak atxilotuta daude. Arma zuria erabili duen gizonari hiltzen saiatzea leporatzen diote, epailearen esku uzteko zain. Bigarrena, ospitalean izango duen bilakaeraren zain, atxilotuta dago lesio-delitu bat egotzita.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…