Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Udalaitz mendian


24_0030 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Udalaitz mendian

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Udalaitz mendian

Prentsa zerbitzua

2024-01-16

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek 28 urteko mendizale bat erreskatatu dute gaur, Udalaitz mendian erori ondoren. Zauritua zenbait orduz ohatila batean eraman behar izan dute lurretik, haize-baldintzek ez baitute helikopteroz erreskatatzeko aukera eman.

Gaur, goizeko hamaikak eta erdi inguru, SOS Deiak 112 zerbitzuan jasotako dei batek ohartarazi du Udalaitz menditik jaisten ari zirenean lagun bat erori dela eta ezin zuela ibili. Berehala mobilizatu dituzte Gipuzkoako suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta mendiko ataleko kideak.

Haizea eta inguruko hodeiak zirela eta, ezin izan da mendizalea aireontziarekin erreskatatu. Hori dela eta, Zaintza eta Erreskate Unitateko ertzainek eta suhiltzaileek zauritua ohatilan eraman behar izan dute lurretik Arrasate eta Elorrio udalerrien artean dagoen Kanpazarko harrobiraino. Itxuraz haustura zuen zango batean.

Erreskatatzaileek arratsaldeko lauak eta erdi inguru utzi dute biktima anbulantzia batean, eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.