Gipuzkoak gaur eman dio hasiera 2024ko Txotx denboraldiari XXXI. Sagardo Berriaren Eguna Astigarragan ospatu zen, Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du aurtengo denboraldiaren irekiera ekitaldian, non Iñigo Etxezarreta, ETS musika taldeko kidea gonbidatua izan da. Erribera Kulturguneko plazan sagarrondo bat landatu ondoren, Alorrenea sagardotegira joan da eta 2024ko lehen Txotxa egin du, «Gure Sagardo Berria» oihu eginda.
Bertan, 2023ko uztako sagardoak dastatu ahal izan dira. Orokorrean, iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute sagardoek, eta oso lurrintsuak dira.
Azken uzta horren ondorioz, 12 milioi litro sagardo inguru egin dira. Aurtengo uzta oparoa eta berezia izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzat, eta bertako 6 milioi kilo sagar bildu dira 4 milioi litro sagardo egiteko.
Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, sagardoa Euskadiko produktuen erakusle da, eta sagardoa egiteko prozesua gure ingurunearekin, identitatearekin, kulturarekin eta hizkuntzarekin lotuta dago; horregatik, «sagardoa egiteko lehengaia, sagarra, bertakoa izatea bultzatzen ari gara Eusko Jaurlaritzatik. Aldundiarekin batera, sagarrondo autoktonoen landaketak handitzeko ahalegina egin dugu, sektorearen konpromisoari esker, duela zazpi urtetik hona Euskal Sagardoa Jatorri Deitura garatzen jarraitzeko«.
Gaur egun, 50 sagardotegik egiten dute Euskal Sagardoa jatorrizko izendapena duen sagardoa: 2k Araban, 3k Bizkaian eta 45ek Gipuzkoan. 250 sagar-ekoizle, guztira 500 hektarea ekoizpenean.
Ertzainek 45 urteko gidari bat atxilotu dute gaur goizean Sopelan bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta,…
El Consistorio bilbaino lanza esta oferta con la doble finalidad de apoyar a las familias…
El Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha respaldado la decisión de Forum Sport…
El Lehendakari Imanol Pradales ha encabezado hoy en Lehendakaritza una recepción oficial a los deportistas…
La Ertzaintza ha detenido en Irun a un hombre de 29 años y procedencia magrebí,…
El deporte de invierno guipuzcoano ha tenido un protagonismo especial en la recepción ofrecida por…