Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik Adimen Artifizialaren garapen eta kudeaketa etikoaren alde egin du gaur, betiere pertsonak erdigunean jarrita eta giza faktorea kontuan hartuta. «Adimen Artifizial justua nahi dugu, ezagutzeko modukoa, gardena…, pertsona guztiei ekarpena egingo diena, inor atzean utzi gabe», adierazi du Bilbon administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruz egin den TEKgunearen irekierako mezuan.
Laugarren urtez jarraian, TEKgunea topagune eta erreferentzia izan da Euskadiko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorearentzat. Jardunaldian bostehun pertsona baino gehiago izan dira, gehienak teknikariak, erakundeetako arduradunak eta ingurune teknologikoko eta administrazio publikoetako beste eragile batzuk.
Garamendik azaldu duenez, Adimen Artifizialak aukera ematen dio administrazio publikoari herritarrei eta gizarteari balioa emateko, baina aldi berean ohartarazi du beharrezkoa dela «gobernu onaren balioekin bat datorren esparru etikoa» ezartzea. Hala, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartu duela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Adimen Artifizialeko sistemen eta datuen gobernantzaren Manifestu etiko bat.
Sailburuak Adimen Artifizialak Eusko Jaurlaritzarentzat duen garrantzia azpimarratu du, «pertsonen balioan oinarritzen den teknologiarekiko konpromisoari eusten baitio». Ildo horretan, azpimarratu du Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiaren presentzia «etengabea izan dela gure agendan, EJIEk gidatutako proben hasieratik eta legegintzaldi honetan sendotzea lortu dugun proiektuetaraino». Horrela, ‘Itzuli’ itzultzaile neuronala eta bere aplikazioak nabarmendu ditu. Honen harira, aipatu du ahotsaren transkripzioarekin eta sintesiarekin batera, bideoen azpitituluak eta filmen bikoizketan ere laguntzen dutela .
Garamendiren esku-hartzeak administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruzko gaikako panelei bide eman die. Hala, Javier Viaña, Alex Rayón, Jordi Escalé, Iñaki Pariente, Peru Sasia, Laura Marrón, Leire Legarreta, Mariate Linaza eta Maider Alberich adituen azalpenak entzun ahal izan dira. Sailburuak TEKgunean parte hartu duten adituen maila eta talentua azpimarratu ditu, eta aitortu die «Euskadi nazioarteko mapan jartzen ari direla, erakusten duten jakintzarekin eta egiten duten lanarekin».
Aste honetan, Berroziko polizia-zentroan hainbat poliziatako esku-hartze taldeen arteko truke-jardunaldiak egin dira, eta Ertzaintzaren BBTrekin…
25_0753 Gasteizen beste gizon bati sexu-erasoa egin dion gizona atxilotu dute Gasteizen beste gizon bati…
25_0752 Ertzaintzak 100 kilo kokaina eta metanfetamina zituen gizon bat atxilotu du Irunen Ertzaintzak 100…
Ertzaintzako agenteek eginbideak ireki dizkiote, ikertu gisa, 68 urteko gizon bati osasun publikoaren aurkako ustezko…
El profesor de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) Carlos Martínez Gorriarán ha denunciado haber…
El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, ha presentado los presupuestos de su departamento, que…