24_034 Irun, bi atxilotu in fraganti etxebizitza batean lapurreta egiteagatik
Servicio de prensa
2024-01-20
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Irunen, indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita. Familia bakarreko etxebizitza batean aurkitu dituzte, une horretan bizilagunak etxean ez zeudela aprobetxatuta. Agenteek ustekabean harrapatu dituztenean, etxebizitzan gotortu dira, eta Berehalako Erantzuneko Patruila batek (BEP) jardun behar izan du bi pertsonak ateratzeko.
Gertakariak gaur goizaldeko hamabi eta erdiak aldera izan dira, Irunen. Orduan, Ertzaintzak abisua jaso du alarma-zentralaren eskutik, eta adierazi du udalerri horren erdigunean dagoen familia bakarreko etxebizitza baten barruan bi pertsona zeudela lapurreta egiten.
Herritarren Segurtasunerako hainbat patruila bertaratu dira, eta egiaztatu dute gutxienez bi pertsona zeudela eraikinaren barruan, eta barrura sartzeko behartu egin zutela. Susmagarriek etxebizitzatik irteteari uko egin ondoren, Berehalako Erantzuneko Patruilei (BEP) abisua eman behar izan diete, eta horiek etxera sartu eta bertan zeuden biak atxilotu dituzte.
Atxilotuak, 22 eta 23 urteko bi gizon, ertzain-etxera eraman dituzte beharrezko eginbideak egiteko, eta ikertzen ari dira indarrezko lapurreta-delitu bat egotzita. Biak Irungo Guardiako Epaitegiaren esku jarriko dira gaur.
Ertzaintzako agenteek 27 eta 45 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo goizean, Donostiako hiriburuan hainbat…
Udalak martxan jarri du 2026-2029 legealdirako diseinatutako plana, berdintasunerako lanetan mugarri berria Donostiako Udalak Tokiko…
Ezkerraldea zaharberritu da bio ingeniaritzako tekniken bidez, eta urlehortarrentzako putzu bat sortu da hiri-bilbe betean…
2025eko ekainaren 30ean alokairu libreko indarreko fidantzak 85.073 ziren, eraikin kolektiboetan ohiko etxebizitzaren bizitegi-erabilera zutenak,…
Eusko Jaurlaritzak, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) Indartuz sozietate publikoaren bitartez, Eskalagarritasunerako Inbertsio Programarako deialdi publikoa…
Parte-hartzea eta transbertsalitatea oinarri hartuta, turismoa estrategia orokorrean txertatzen duen proposamen errealista eta disruptiboa da,…