Categorías: albisteak-berriak

Bilbo, bi atxilotu gizon bati indarkeriaz eta lesioz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek 24 eta 22 urteko bi gizon atxilotu dituzte igande goizaldean Bizkaiko hiriburuan, indarkeriaz egindako lapurreta eta lesio-delitu bat egotzita, oinezko bati telefono mugikorra lapurtzeko eraso egiteagatik. Lapurretaren biktima osasun-zentro batera eraman dute, sudurreko hezurrak hautsita.

Gertakariak gaur, igandea, goizaldeko 03:45ak aldera jazo dira, Bizkaiko hiriburuan. Ordu horretan, Ertzaintzaren baliabide bat herritarrak babesteko lanak egiten ari zen Evaristo Txurruka kaia kalean. Bi gizon ikusi ditu, eta, ertzainak ikusi dituenean, korrika alde egiten saiatu dira. Agenteek bi pertsona horiek geldiarazi dituzte eta bi gizonak identifikatzen hasi dira.

Identifikazioetan, agenteek Ertzaintzaren aginte- eta kontrol-zentroaren jakinarazpen bat jaso dute. Jakinarazpen horretan, Abando auzo inguruan bi gizonek gizon bati eraso egin diotela jakinarazi diete. Jarraian, beste ertzain bat gertakizun lekura hurbildu da. Bertan, biktima osasun-baliabide batek artatzen zuen, eta erasoaren ustezko egileen deskribapen zehatza jaso du. Erasotuak ertzainei azaldu dienez, bi gizonak hurbildu egin zaizkio oinez zihoala eta ukabilkada bat eman ostean, telefono mugikorra lapurtu eta ihes egin dute. Erasoaren ondorioz, biktima osasun-zentro batera eraman behar izan dute, sudurreko hezurrak hautsita.

Identifikatutako bi gizonak lapurretaren egileekin bat zetozela zalantzarik gabe egiaztatu ondoren, Ertzaintzak atxilotu egin ditu. Delitu-aurrekariak dituzten 24 eta 22 urteko bi gizonei indarkeriazko lapurreta eta lesio-delituak egotzi dizkiete, eta ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideei ekiteko. Behin amaituta, Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku jarriko dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik

25_0307 Gasteiz, gizon bat atxilotu dute apirilaren 30ean ezagun bat sastatzeagatik Gasteiz, gizon bat atxilotu…

17 horas hace

Irun, detenido un joven por agredir a otro esta madrugada con un arma blanca

Agentes de la Ertzaintza han detenido en Irun a un joven, de 21 años de…

1 día hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute

25_0305 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Udalatx mendian istripua izan zuen emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

2 días hace

Ertzaintzak Atletico Madrileko zale erradikalak identifikatu ditu Gasteizen, eta istiluak sortzeko material ugari konfiskatu die

Gasteizen istiluak saihesteko Ertzaintzaren dispositiboak emaitza eman du goizean goizetik, Madrildik iritsitako 118 pertsona identifikatuta.…

2 días hace

Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan eta Eibarren, dendetan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan, 44 eta 20 urteko bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Ermuan…

3 días hace

Dos detenidos por lanzar botellas a la gente en la zona de Licenciado Poza

Esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en Bilbao a dos jóvenes, de 18 y 17…

3 días hace