Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariaren eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren arteko jarraipen-bilera

Duela sei hilabete egindako topaketaren jarraipen-bilera izan da gaurkoa, Euskadi eta Bizkaiko egoera orokorraz hausnarketa partekatua egiteko eta herri-proiektu estrategikoen eta lehentasunezko proiektu amankomunen jarraipena egiteko

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eskatuta, Lehendakaria Ajuria Enean batzartu da gaur arratsaldean Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin, Euskadi eta Bizkaiko egoera orokorraz hausnarketa partekatua egiteko eta herri-proiektu estrategikoen jarraipena egiteko. Gaurko batzarra, uztailaren 13an Bizkaiko , Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiekin egindako bileren jarraipena izan da.  «Betidanik defendatu dugu erakundeen arteko kolaborazioa ezinbestekoa dela arrazoi argi bategatik: diagnostiko partekatua eginez, modu egokiagoan erantzun ahal izango diegulako arazo eta betebeharrei” azpimarratu du Lehendakariak.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Urkullurekin partekatu du Aldundiaren Gobernu Planaren egoerari buruzko informazioa, baita garatzen ari diren proiektu garrantzitsuenei buruzkoa ere, amankomunean dituzten proiektuetan lehentasunak zehazte aldera. «Joan den astean, Euskadi 2040 ikuspegia partekatzeko aukera izan genuen, lanketa honek oinarri du lehiakortasunaren erronkari lankidetzatik heltzea gure herriaren ongizaterako; lankidetza erakundeen artean, eta lankidetza, baita ere, eragile ekonomiko eta sozialekin, elkarlana funtsezkoa baita herritarren beharrei modurik egokienean erantzuteko «azpimarratu du Lehendakariak.

Lankidetza oinarri horretatik abiatuta, Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiak indarguneen eta hobekuntza-esparruen diagnosi partekatua egin dute, arreta berezia jarriz Berpiztu eta Lehentasunezko Jarduera Eremuen bidez garatzen ari diren ekinbideetan. Jakitera eman dutenez, martxoaren lehen hamabostaldian deitu da Kontseilu Errektorea.

Lehendakariak azaldu duenez, hizpide izan dituzte, alde batetik, Ezkerraldean, Meatzaldean, Enkarterrin eta Aiaraldean egiten ari diren inbertsioak. Eta bestetik, Debabarrena eskualderako Jaurlaritza prestatzen ari den Plan estrategikoa, Busturialdea eskualdean aplika daitekeena. Ekinbide horiek guztiek helburu dute  egoera sozio-ekonomikoa indartzea eta aukera berriak sortzen laguntzea. “Orain arte partekatutako ibilbidearen balorazioa positiboa izan da” baieztatu du Lehendakariak eta Ahaldun Nagusiaren gertutasuna, prestutasuna eta jarrera eraikitzailea nabarmendu eta eskertu ditu Lehendakariak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

14 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

17 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

17 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

17 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

17 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

17 horas hace