24_0046 Ertzaintza bi pertsona ikertzen ari da banku-iruzurrekin ustez zerikusia dutelakoan
Ikertuetako bat bi errekisitoria judizial indarrean zituelako ere atxilotu dute
Prentsa Zerbitzua
2024-01-25
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie bi pertsonari, banku-erakundeetako bezeroei egindako iruzurrekin ustez zerikusia dutelakoan.
Atzo gauean, Basauriko banku-bulego bateko segurtasun-langileek Ertzaintzari ohartarazi zioten bi pertsona mugimendu susmagarriak egiten ari zirela kutxazain automatikoetan. Pertsona horiek ordu eta erdi eman zuten bertan, banketxeko bezeroen dirua ateratzen saiatzen. Susmagarriek, segur aski, “smishing” izenez ezagutzen den teknika erabili zuten. Teknika horren bidez erabiltzaileei mezuak bidaltzen zaizkie erakunde zilegiaren itxurak eginez, modu horretan kontuen zenbakiak eta gakoak lortzeko eta gero dirua ateratzeko.
Lekura agertu ziren polizia-baliabideek dokumentaziorik ez zuten bi gizon aurkitu zituzten, eta horietako batek identitate bat eman zuen agenteei iruzur egin nahian. Benetako identitatea egiaztatu zutenean, agenteek jakin zuten bi errekisitoria judizial zituela indarrean Estatuko beste lurralde batzuetan egindako iruzurrengatik. Biei egindako prebentziozko miaketan, kopuru ezberdinetako billetetan banatuta zeuden 900 euro inguru kendu zizkieten, delituaren bidez lortutakoak zirelakoan.
Egitate horien aurrean, susmagarrietako bat indarrean zituen errekisitoria judizialengatik atxilotu zuten eta banku-iruzurraren delituagatik ikertuko dute; eta haren laguntzaileari ikertu gisa eginbideak ireki zizkioten egitate berberengatik.
Gomendioak
Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono…
Gazteak A taldea da asteazkenean (20:00etan) Lner Community Stadium-en arituko den taldeko zati nagusia Athletic…
Iparragirre kalea asfaltatuz Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat jo ditu Leioako Avanzadan BI-637 errepideak eragiten zuen…
Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko ekitaldirako egindako aurreikuspena eguneratu du eta 2026an bilduko denaren aurrekontua egin…
Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu du…
Datorren azaroaren 13an, 10:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan egingo da Ttanta Egunaren bigarren edizioa, Zarauzko Udalak…