Ertzainek 22 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta, oinezko bati telefono mugikorra lapurtu ondoren. Gazteak ukabilkada bat eman zion oinezkoari, eta ospitalean artatu behar izan zuten eragindako lesioengatik. Partikular batzuen esku-hartzeak erraztu zuen gaztea atxilotzea.
Atzo, astelehena, gaueko hamaikak aldera gertatu zen, biktima, europarra bera, Bizkaiko hiriburuko Areatzako zubian oinez zihoanean. Bat-batean, pertsona bat hurbildu zitzaion eta praka-poltsikoan zeraman telefono mugikorra kendu zion. Lapurretaz ohartu zenean, ustezko delitugileari telefonoa itzultzeko esan zion, eta une horretan ukabilkada bat eman zion aurpegian eta lurrera erorarazi zuen. Lapurrak korrika ihes egin zuen, baina gertatutakoa ikusi zuten hainbat partikularrek harrapatu eta atxiki zuten.
Gertaeraren lekura bertaratu zen herritarrak babesteko patruilak zegozkion frogaketak egin eta lapurretaren egilea identifikatu zuen, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman zuen indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotuta.
Biktimak bere telefono mugikorra berreskuratu ahal izan zuen, eta osasun-arreta behar izan zuen ospitalean, aurpegian jaso zuen kolpearen ondorioz.
Atxilotua, 22 urtekoa eta magrebtarra, polizia-aurrekari ugari ditu, batez ere antzeko ebasketa eta lapurretengatik , eta Epaitegira eraman dute beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren.
Ertzaintzak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu eta beste gizon bat ikertu du Gipuzkoako…
El Departamento de Salud del Gobierno Vasco ha sido distinguido con el Premio FarmAsist 2026…
La Ertzaintza contabilizó durante el pasado año 2025 un total de 3.676 victimizaciones de personas…
El territorio de Bizkaia registró 6.312 victimizaciones de personas de 65 años o más durante…
La Cooperación al Desarrollo que impulsa y financia la Diputación Foral de Bizkaia dirige una…
El Gobierno Vasco ha dado luz verde a la licitación de las obras para construir…