Bruselara egingo duen bidaia ofizialean Europako Batzordeko arduradun nagusiekin aurreikusitako bileren arteko lehenengoan, gaur arratsaldean, Margaritis Schinas presidenteorde eta migrazio eta asilo arduradunari Migraziorako Euskal Itun Sozialean jasotako euskal eredua aurkeztu dio Lehendakariak, era berean, Europako babesa eskatu du Aita Mari itsas salbamendurako, Zaporeak elkarteak Lesbosen duen jantoki solidarioetarako eta horrelako egitasmoetarako.
Horretaz gain, hezkuntzan eta kulturan ere eskumenak dituen Schinas presidenteordearen aurrean, euskarak Europar Batasunean ofiziala izan behar duela aldarrikatu du Iñigo Urkulluk; Lehendakariaren ahotan, «aniztasunean elkartuta» dioen Europako leloak aukera ematen dio EBri eskaera hau aurrera eramateko.
Berlaymont eraikinean (Europako Batzordearen egoitza) egindako batzarraren ostean, Lehendakariak nabarmendu du Europako arduradunak «harrera ona» izan duela euskal proposamenekiko, eta «Europan eredu integratuago eta integratzaileago baten alde aurrera egiteko lankidetzan jarduteko prestutasuna” agertu duela ere.
Kasu honetan, Iñigo Urkulluk Europako hiriburura (Brusela) egiten duen bosgarren bisita honek, Lehendakariak berak adierazi duenez, Europaren etorkizunari buruzko prozesu irekietan Euskadik egin dituen ekarpenei «balioa ematea» du helburu, bai eta Bruselan, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, «Euskadiren interesen alde» lan egiten ari diren pertsona horien guztien lana eskertzea ere.
Ertzaintzak delitu beragatik behin baino gehiagotan atxilotutako 964 pertsona zenbatu zituen iaz, 2024an baino 114…
Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Arabako hiriburuan, kalean oinez zihoan emakume…
16_0051 Basaurin atxilotu dute joko-areto batean kalteak egiteagatik Basaurin atxilotu dute joko-areto batean kalteak egiteagatik…
El Ministerio de Sanidad ha cerrado un acuerdo con varias organizaciones sindicales estatales para actualizar…
El diputado de Sostenibilidad, José Ignacio Asensio, junto a la alcaldesa de Amasa-Villabona, Beatriz Unzue, y el…
El escaparate de un bazar de Zarautz está llamando mucho la atención por la colocación…