Categorías: albisteak-berriak

Jakionek kontserbak egiten ditu hurbileko produktuen zaporea eta nutrizio-balioa nabarmenduz

1996an, Deba Garaiko ekoizle talde bat baserrietako nekazaritza jarduera berreskuratu eta bultzatzeko elkartu zen, ekoizpenak mantenduz eta bertan behera uzteko joera alderantzikatuz. Elkartze horren emaitza Jakion kontserba naturalen enpresa izan zen. 

Enpresak marmeladak egiten hasi zen, eta Euskadiko nekazaritza-sektoreko kooperatiba nagusiekin bat egin zuen 2021ean, Jakion ingurumenarekin konprometitutako enpresa moderno eta berritzailea bihurtzeko. Baina ez du bere konpromisoa ahaztu: “kontsumitzaile berriari, kontzienteari, osasunaz eta jasangarritasunaz arduratutakoari, erantzuna emango dioten kalitate goreneko produktuak eskaintzen jarraitzea”, Susana Aiastui Jakioneko gerenteak azaldu duenez. 

Denbora horretan zehar, Jakionek bere katalogoa dibertsifikatu zuen, merkatuko eskaeretara egokitutako erreferentzia berriekin. Errezeta “bakar eta berritzaileak” dituen portfolio berri bat da, arreta osasunean, balio nutrizionalean, jasangarritasunean eta km-0an jartzen duena. Propietate funtzionalak dituzten kontserbak dira, familiei dieta osasuntsua eta orekatua eramaten laguntzen dietenak, proteina edo zuntz iturri direlako, etiketa garbia dutelako, gehigarririk eta kontserbatzailerik gabe, eta azidotasun-zuzentzailerik edo lodigarririk erabiltzen ez dutelako. “Produktuak gure amonek egiten zutena gogorarazten dute, hurbileko produktuen zaporea eta nutrizio-balioa nabarmenduz”, azaldu du Jakioneko kudeatzaileak. 

Azken merkaturatzeen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Foodie Marmelada, uztartze gastronomikorako pentsatua; Mermelada Plus, txiaz eta kinoaz egina, proteina begetalaren ekarpenari esker digestio edo muskulu osasuna hobetzen duena; Euskal Baserri Tomate Frijitua, %100 naturala, AOVErekin, eta lodigarri, kontserbatzaile, koloraztzaile, egonkortzaile eta azidotasun-zuzentzailerik gabe; edo merkatuko pasta-saltsa bakarrak Euskal Baserri ziurtagiriarekin, Boloñesa, Boloñesa Veggie eta Napolitana.  

Gainera, bere produkzio-zentroa teknologia aurreratuko industria-planta berri batera eraman ondoren, kontserbak egiteko edo produktu berriak garatzeko zerbitzuak eman diezazkieke sektoreko beste enpresa batzuei. Adibidez, Jakion Eroski kooperatibarekin elkartu da –RIS Straight 2 Market nekazaritzako elikagaien berrikuntza proiektuaren esparruan, EIT Food Berrikuntza eta Teknologia Institutuak kofinantzatuta– kinoa duen kalabazin krema berria egiteko. Hori proteina-iturria da eta ez du kontserbagarririk, koloratzailerik eta lodigarririk. Ekoizpen-zentro berriak eta berrikuntza-taldeak tokiko eta estatuko merkatuko banaketa-kate nagusietara iristea ahalbidetzen dio. 

Bere helburua, orain, Euskal Baserri ziurtagiria duen barazki krema eta salda sorta berria kaleratzea da, “euskal elikagaien industrian mugarri izango litzatekeena, horrelako ziurtagiria duten lehen krema eta saldak izango liratekeelako”, azpimarratu du Susana Aiastuk. Aldi berean, balio-kate osoan prozesu eta metodologia jasangarritasunak ezartzea da bere asmoa; izan ere, “jasangarritasuna funtsezko ardatza da gure estrategian, %100 birzikla daitezkeen beirazko ontzietatik hasi, eta energia-kontsumoa edo materialen erabilera murriztea helburu duten destrioen edo ekoizpen-prozesuen aprobetxamendura arte”. 

Etorkizunari begira, produktu funtzional berriak garatu nahi ditu, osasunari eta jasangarritasunari dagokienez, “familiei dieta osasuntsu eta orekatua eramateko aukera emango dienak, jateko plazera alde batera utzi gabe“, Jakioneko gerentearen arabera. Osasunerako onuragarriak diren osagaiekin eta azukre, koipe eta gatz gutxiago duten formulazio berriekin egindako kontserbak. 

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

6 horas hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

6 horas hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

6 horas hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

6 horas hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

6 horas hace

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

15 horas hace