Barakaldon atxilotu dute 2023ko azaroan Basauriko etxe batean egindako lapurreta ikertu ondoren


24_0080 Barakaldon atxilotu dute 2023ko azaroan Basauriko etxe batean egindako lapurreta ikertu ondoren

Barakaldon atxilotu dute 2023ko azaroan Basauriko etxe batean egindako lapurreta ikertu ondoren

Prentsa Zerbitzua

2024-02-07

Ertzainek 2023ko azaroan Basauriko etxe batean egindako lapurretaren ustezko egilea atxilotu dute Barakaldon. Ikerketari esker identifikatu eta atxilotu ahal izan dute aipatutako etxetik, beste objektu batzuren artean, ustez bitxiak, erlojuak eta dirua lapurtu zituen pertsona.

Ertzaintzak ikertu eta argitu duen Basauriko etxe bateko lapurreta iazko azaroaren amaieran gertatu zen. Lapurra atea itxita zuen etxe batean sartu zen, baina giltzari buelta eman gabe zegoenez,  horrek erraztu egin zuen lapurra sarrailan kalterik eragin gabe sartzea.  

Etxetik, besteak beste, bitxiak, erlojuak, dirua eta dekorazio-objektuak falta zirela konturatu ziren.  Hori dela eta, Ibaizabalgo Ertzain-etxeko agenteak ikertzen hasi ziren lapurreta egin zuen pertsonaren identitatea jakiteko.  

Polizia-ikerketa horri esker identifikatu ahal izan dute gertakari horietan inplikatutako gizona, etxebizitzetako era horretako lapurretetan aurrekariak dituena. Ikertzen aritu diren agenteek atzo aurkitu zuten Barakaldon, eta atxilotu eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten.

Atxilotua jada jarri dute Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.