Categorías: albisteak-berriak

2030 Agendari buruzko desinformazioaren aurkako borroka «fake news»-en aurrean espiritu kritikoa indartzeko aukera bat da

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak Erronkak bildumaren bosgarren zenbakia argitaratu du, “Gazteek garapen jasangarriarekin duten konpromisoa: 2030 Agendaren aurkako diskurtsoak desmuntatzen” izenekoa. Argitalpen berri honek 2030 Agenda zer den eta zer dakarren jakiteak planteatzen dituen erronka batzuei heltzen die, bereziki gazteentzat.

Egileak, Nekane Viota Fernández, UPV/EHUn Biologian lizentziatua, Ingurumen Kudeaketa eta Administrazioan masterduna Biodiversidad Fundazioan eta UN Etxean Jasangarritasun Programaren arduraduna; argitalpen honen bidez, desinformazioak gizarte-kohesioan, bizikidetza baketsuan eta gizarte bidezkoago eta jasangarriago baterantz aurrera egitean duen eraginaren azterketa xehatua eskaintzen du.

NBEk argitu du desinformazioa informazio zehaztugabea izateaz gain, engainatzea duela helburu, eta aurreiritzi larriak eragiteko asmoz zabaltzen dela. Erronkak bildumaren ale honek 2030 Agendari buruzko «fake news»-en kultura horri aurre egiteko ekarpena eskaintzen du. Argitalpenak hiru atal ditu.

Lehenengoak oinarrizko kontzeptuak eskaintzen ditu, eta desinformazio-estrategietan komunak diren ezaugarriak aurkezten ditu, zergatik diren arriskutsuak eta nola detektatu daitezkeen azalduz. Dokumentuaren bigarren atalean, 2030 Agendaren funtzionamendua eta izaera arrazoituz eta ezagutuz, haren aurkako diskurtsorik ohikoenak aurkezten eta desmuntatzen dira banan-banan, aurreiritzi ideologiko eta mesfidantzakoekin bat datozenak. Hirugarrenik, Nekane Viotak narratiba horiei aurre egiteko zenbait estrategia eskaintzen ditu.

Azken batean, eta egilearen hitzetan, “narratiba suntsitzaile horiei aurre egiteko eta etorkizun inklusiboagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko erronka dugu orain. Gazteen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da horretarako. Beraz, garrantzitsua da ondo informatuta egotea, errespetuzko elkarrizketa sustatzea, askotariko iritziak entzutea, sare sozialak arduraz erabiltzea eta konponbide eraikitzaileekin konpromisoa hartzea, gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Desinformazioaren aurkako borroka, gainera, buru kritikoak bultzatzeko eta egia indartzeko aukera bat da”.

Erronkak argitalpenak

Erronkak bildumaren ibilbidea 2023ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko bost zenbaki argitaratu dira: 1) “Gure Agenda Bateratua eta kontratu soziala berritzea”, Mariano Aguirreren eskutik; “Euskadiko belaunaldien arteko harremanen etorkizunari buruzko elkarrizketa eta eztabaida publikoa bilatzea”, Javier Yanguasek eta Joseba Zalakainek sinatua; (3) “Krisi klimatikoa konpontzeko hiru kontratu”, Victor Viñualesek idatzia; (4) “Aro digitalean, erantzuna eboluzioa da eta galdera, iraultza”, Álex Rayonek idatzia; (5) eta azken zenbaki hau, “Gazteek garapen jasangarriarekin duten konpromisoa: 2030 Agendaren aurkako diskurtsoak desmuntatzen” izenekoa, Nekane Viotak idatzia, Marco Ortizekin eta Eva Quirogarekin lankidetzan aritua.

Bilduma honen helburua da argudioak ematea 2030 Agendak planteatzen dituen erronka handiak ulertzeko eta horiei aurre egiteko. Azken batean, gogoeta eta hausnarketa partekatzea bidegurutzearen erdian. Erronkak bildumaren misio hori argitalpen bakoitzaren ezaugarri izango diren irizpide batzuen arabera garatuko da.

Lehenik eta behin, zenbaki bakoitzeko gaiak Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako erronka handietako bati heltzen dio. Haren tratamenduak bi irizpide bete behar ditu: haren esanahia eta garrantzia ulertzen laguntzea eta gonbidatzen dituen eraldaketa praktikoak ulertzen laguntzea.

Idazkien estiloak modu pedagogikoan landu behar ditu gai konplexuak, gizarte osoarentzat duten garrantziagatik ulergarriak izan behar dutenak. Ildo beretik, dokumentuen luzera ez da 20 orrialdetik gorakoa izango.

Bilduma bereziki pentsatuta dago zinegotzien, alkateen, erakunde guztietako kargu publikoen, administrazioetako teknikarien, irakasleen edo gizarte-erakundeetako eta enpresetako kideen jarduerarako erabilgarria izateko. Azken batean, 2030 Agendaren esparrua inguratzen duen guztia gehiago eta hobeto ezagutzeko duen edozein pertsona edo erakunderi lagundu nahi dio.

Erronkak bildumak, halaber, gaiak azaltzeko zehaztapen-irizpide bat planteatzen die argitalpen bakoitzaren egileei. Eusko Jaurlaritzak defendatu eta berretsi egiten du GJHekiko konpromisoa “zehatzaren metodologiaren” bidez gauzatu behar dela. “Abstrakzio gutxiago eta errealizazio gehiago” formulazioak ondo laburbiltzen du gaur egun 2030 Agendak planteatzen duen premia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

12 horas hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

12 horas hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

12 horas hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

12 horas hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

12 horas hace

El VIII Encuentro Internacional de Economía Circular abordará el reto de las materias primas críticas para la autonomía estratégica europea

Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…

21 horas hace